Barne-inguruneetan erabiltzeko eraikuntza-produktuek sortzen dituzten emisioak kontrolatzen ditugu. Zerbitzu hori funtsezkoa da; izan ere, aireko produktu kimikoen emisio-iturri nagusiak barne-inguruneetan erabiltzen diren produktuek sortzen dituzte, zeinek milaka konposatu organiko lurrunkor (KOL) isur baititzakete.
Abangoardiako ekipamendua daukagu konposatu organiko lurrunkorren (KOL) emisioak zehazteko behar diren saiakuntzak egiteko, baita langile tekniko gaituak ere, produktuaren eta merkatu potentzialaren arabera irtenbiderik onenari eta marka jartzeari buruzko aholkuak emateko. Frantzian, Belgikan eta Alemanian, ezinbestekoa da saiakuntza-mota hori barne-inguruneetan erabiltzeko edozein produktu merkaturatzeko produktu bakoitzari bere KOL-emisioen araberako etiketa jarri behar baitzaio. Saiakuntza horiek, produktuaren irudia indartzeaz gainera, hura merkatuan sartzea errazten dute, baita kontsumitzailearen konfiantza hobetu ere. LEED puntuak lortzeko ere ebaluatzen ditugu produktuak konposatu lurrunkorren edukiaren eta emisioen arabera.
Zerbitzuak
- Produktuaren sailkapena, Frantziako araudiaren arabera: 2011-321 Dekretua, 2011ko martxoaren 23koa.
- C, B, A, A+ sailkapena.
- CMR substantzien emisiorik ez dagoela egiaztatzea.
- Formaldehido-emisioak.
- Alemaniako AgBB batzordearen eskemaren araberako ebaluazioa (AgBB: eraikuntza-produktuen osasun-ebaluaziorako batzordea) (AgBB, 2010).
- EMICODE ziurtagiri “berdea” itsasgarri eta zigilatzaileentzat. (EMICODE EC1 Plus, EC1, EC2, EC3).
- Eraikin jasangarrien ziurtatzeetarako puntuak lortzea.
Nori zuzendua
- Eraikuntza-produktuen fabrikatzaileak: fatxadak, beirak, ateak, trenkadak eta abar.
- Automobilgintzako osagaien enpresak.
- Pinturen, itsasgarrien, panel apaingarrien, leihoen eta abarren fabrikatzaileak.
- Altzariak.
- Arkitektura-bulegoak eta eraikuntza-enpresak.
Ziurtagiriak eta akreditazioak
Eraikuntzako Produktuen Erregelamendurako 1292 zenbakiko organismo jakinarazia
Eraikuntzako produktuei Europako Ebaluazio Teknikoko (EET) dokumentuak emateko Ebaluazio Teknikoko Erakundea (ETE)