Zuraren karakterizazio-azterketak egiten ditugu. Gure ezagutza teknologikoa eta 25 urtetik gorako esperientzia eskaintzen dizkiegu eraikuntzaren sektoreari eta zuraren industriari. Zurezko produktuen kalitate-kontrolerako plan xehatuak egiten ditugu. Gure talde teknikoek arauetan oinarritzen diren saiakuntzak egiten dituzte, edo neurrira egindako saiakuntzak, produktu eta proiektu bakoitzera egokituak.
Zerbitzuak
Gure zerbitzuetan, ebaluazio eta ziurtagiri hauek sartzen dira:
- EN, ISO, UNE, DIN, NF, BS… arauetan oinarritzen diren prestazioen eta bezero-prozeduren ebaluazioa.
- Nahitaezko eta borondatezko ziurtagiriak: CE marka jartzea, eraikuntza-produktuen 305/2011 araudiaren araberako EETak egitea.
Elementu hauen propietate fisiko-mekanikoen karakterizazioa eta sailkapena egiten dugu: Zura
Propietate fisiko-mekanikoak: flexioarekiko erresistentzia, trakzioa, gogortasuna, zuraren uzkurdurak, hezetasun-edukia, pisu espezifikoa, tratamendu kimikoaren kontrola, eta abar.
Oholak eta eratorriak: Propietate fisiko-mekanikoak: dentsitatea, dimentsio-egonkortasuna, flexioarekiko eta trakzioarekiko erresistentzia, konektoreen abioa, hezetasunarekiko erresistentzia saiakuntza ziklikoen ostean, uraren xurgapena, eta abar.
Zurezko zoruak
Propietate fisiko-mekanikoak: ezaugarri geometrikoak, dimentsio-egonkortasuna, hezetasun-edukia, Brinell gogortasuna, urradurekiko erresistentzia, eta abar.
Egitura-zura
Sailkapena eta propietate fisiko-mekanikoak: flexioarekiko erresistentzia, erresistentzia-motaren esleipena, kolatze-kalitatea zehaztea, eta abar.
Suarekiko portaeraren saiakuntzak:
- Suaren aurkako erreakzioa eta erresistentzia.
- Keen toxikotasuna.
Saiakuntza kimikoak.
- Formaldehido-emisioa.
- Tratamendu-kontrola.
- Hondar-edukia.
- Itsasgarrien, bernizen eta abarren azterketa.
Nori zuzendua
- Zuraren eta haren eratorrien fabrikatzaileak eta inportatzaileak
- Zurezko zoruen fabrikatzaileak eta inportatzaileak
- Zerrategiak eta egitura-zuraren enpresak Zura tratatzen duten enpresak
Akreditazioak eta Ziurtagiriak
ISO 9001 eta ISO 17025 ziurtagiriak dituen laborategia (ENACen 4/LE063 ziurtagiria)
Eraikuntza-sektorerako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera, (espediente-zk.: 4/LE024)
Akustikarako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera (espediente-zk.: 4/LE456). UNE-EN 9100:2010 arauaren arabera ziurtatutako kudeaketa-sistemadun laborategia
Gainazal-tratamenduetarako AIRBUSek baimendutako laborategia
ESAk (European Space Agency) baimendutako laborategia
Prozesu kimikoetarako NadCap akreditazioa