Laborategi-zerbitzua

Zurezko egituren ikuskapena eta diagnostikoa

Inspección y diagnóstico de Estructuras de Madera

Zurezko egituren ikuskapenak eta diagnostikoak egiten ditugu. Zuraren kontserbazio-egoeraren eta patologien ebaluazioa, xilofagoen identifikazioa (usteltze-onddoak, kardamuak eta termitak), tratamenduen diseinua, sailkapen bisuala, klase erresistentearen esleipena eta egitura-kalkulua egiten ditugu. Beste teknikari batzuei laguntzen diegu eraikinen ikuskapen teknikoak (EIT) egiten.

Eginda dagoen eraikin bateko esku-hartze guztietan abiapuntu bat izan behar da erabakiak hartzeko. Zurezko egituraren kontserbazio-egoera ezagutzea eta zer patologia eta eusteko zer ahalmen dituen jakitea funtsezkoa da kontserbatzeko eta balioa azpimarratzeko egin beharreko jarduera guztiak planteatzeko. Gure teknikariek tresna berrienak erabiltzen dituzte zuraren patologiei, kontserbazio-egoerari eta egituren erresistentziari buruzko txosten zehatzak egiteko.

KONTSERBAZIO-EGOERAREN EBALUAZIOA

  • Hezetasun-edukia
  • Xilofagoen identifikazioa
  • Erasoaren norainokoa
  • Afekzio-maila
  • Tratamenduen preskripzioa

ZURAREN EGITURAZKO KALITATEA

  • Egur-espeziearen identifikazioa
  • Akatsen identifikazioa
  • Sailkapen bisuala (aplikatu beharreko arauaren arabera)
  • Klase erresistentearen esleipena

EGITURA-KALKULUA

  • Egituraren azterketa
  • Egitura-kalkulua (CTE-SE-M)
  • Zura-hormigoia/zura-zura forjaketa kolaboratzaileen kalkulua

TRATAMENDUAREN KONTROLA

  • Tratamenduen preskripzioaren inguruko aholkularitza
  • Babes-produktuen egiaztapena
  • Zur tratatuaren kalitate-kontrola

SAIAKUNTZA EZ-SUNTSITZAILEAK

  • Zuraren hezetasuna
  • Erresistografiak
  • Xilofagoen detekzio akustikoa
  • Talka-uhinak/ultrasoinuak
  • Penetrometroa

Nori zuzendua

  • Udalak
  • Aldundiak
  • Beste administrazio publiko batzuk
  • Ingeniaritzak / Arkitektura-bulegoak
  • Eraikitzaileak
  • Eraikinen jabeak
  • Zerrategiak
  • Zurarekin lan egiten duten fabrikatzaile eta inportatzaileak

Akreditazioak eta aintzatespenak

-	Acreditación ENAC ILAC para el sector materiales según ISO 17025 con nº expediente 4/LE063,
ENAC 4/LE024 akreditazioa eraikuntza-sektorerako
-	Acreditación ENAC ILAC para el sector materiales según ISO 17025 con nº expediente 4/LE063,
ENAC 4/LE063 akreditazioa materialen sektorerako
Organismo Notificado Nº 1292 para el Reglamento de Productos de la Construcción
Eraikuntzako Produktuen Erregelamendurako 1292 zenbakiko organismo jakinarazia
Organismo de Evaluación Técnica (OET) para la emisión de documentos de Evaluación Técnica Europea (ETE) para los Productos de Construcción
Eraikuntzako produktuei Europako Ebaluazio Teknikoko (EET) dokumentuak emateko Ebaluazio Teknikoko Erakundea (ETE)
madera-derivados-mini

Zuraren eta haren deribatuen ebaluazioaren katalogoa (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa
caracterizacion-estructuras-tecnalia-mini

Zurezko egituren karakterizazio osoen katalogoa (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa