Adituak gara zailtasun teknikoa duten proiektu bereziak gainbegiratzen, ikuskatzen, kontrolatzen eta haiei jarraipena egiten, nola azpiegituretan hala eraikuntzetan, kalitateari, denborari eta kostuari dagokienez kudeaketa efizientea egiteko.
Gure zerbitzuak integralak dira, eta hauek barne hartzen dituzte:
- Ikuskapenak askotariko obren ondorioz erasanak izan daitezkeen eraikinetan:
- Bai eraikinen uneko egoera eta bai obrak (tunela, indusketak eta abar) hasi aurretik zeuden kalteak jasotzen dituzten azterketak.
- Obrak egin aurreko gomendioak, lanek alboko eraikinei ahalik eta kalterik txikiena eragiteko.
- Obrek eragin ditzaketen ondorioen segimendu prebentibo eta jarraitua, mugimendua (pitzadura-lekukoak, konbergentzia-zintak, eta abar) kontrolatzeko askotariko tresnak jarrita.
- Ikuskapenak eraikuntza eta azpiegituretan, patologia posibleak aztertzeko edo araudia betetzen dutela egiaztatzeko.
- Adostasunaren ebaluazioa ikuskizun publikoetarako eta olgeta-jardueretarako lokaletan:
- Proiektuen azterketa.
- Eraikitako instalazioen eta eraikitzen ari direnen ikuskapena.
- Txosten teknikoak egituraren sendotasunari, suteen kontrako babesari, ebakuaziorako bideei eta irisgarritasunari buruz, eta arlo bakoitzean indarrean dagoen araudia betetzen dela egiaztatzea, erabiltzaileen segurtasunaren ikuspegitik beti.
Nori zuzendua
- Administrazio publikoak.
- Sustatzaileak.
- Eraikinen jabeak eta kudeatzaileak.
- Eraikuntza-enpresak.
Ziurtagiriak eta Akreditazioak
ENAC 4/LE024 akreditazioa eraikuntza-sektorerako
ENAC 4/LE063 akreditazioa materialen sektorerako
Eraikuntzako produktuei Europako Ebaluazio Teknikoko (EET) dokumentuak emateko Ebaluazio Teknikoko Erakundea (ETE)
Eraikuntzako Produktuen Erregelamendurako 1292 zenbakiko organismo jakinarazia