Laborategi esperimentala, bizia eta moldagarria, azpiegituren berrikuntza teknologikoa eta mugikortasuna dinamizatzeko.
Laguntza ematen diegu etorkizuneko materialen eta ekipamenduen saiakuntzei, ikerketa aplikatuari eta garapen teknologikoari.
Kokapena
Deskribapena
Laborategia garraioaren paradigma berrietan berrikuntza sustatzeko material, produktu, sistema eta zerbitzu berriak probatzera eta garatzera bideratua dago. Paradigma berri horiek dira, besteak beste, hiri eta azpiegitura adimendunak eta erresilienteak; mugikortasun autonomo eta kolaboratiboa; eta garraio-sistema jasangarri berriak.
Laborategi erabat modularra, malgua, berrantola daitekeena eta desmuntagarria dugu, non modu integralean ebaluatzen baita besteak beste konposatu berrien, garraio-sistema adimendunen –ITS– eta azpiegitura eta ibilgailuentzako sentsore berritzaileen adostasuna, haien errendimendua baldintza errealetan probatzeko aukera ematen duen agertoki errealista batean.
Laborategi horrek berrikuntzan benetan lan egiteko aukera ematen die garraio-sektorean lan egiten duten enpresa txiki eta ertainei.
Hala, Bizkaia eta Euskadi estatuko eta Europako erreferentzia bihurtzen ditu bideko garraioaren berrikuntzaren kudeaketan eta jasangarritasunean.
Laborategi honetan, helburu hauek lortzeko egiten dugu lan:
- Material, sistema eta produktu berrien kalitatea, segurtasuna eta adostasuna ebaluatzea.
- Berrikuntzako agente gisa parte hartzea, enpresei laguntza emanez mugikortasuna eta azpiegiturak berritzeko.
Nori zuzendua
- Materialen, produktuen edota sistemen fabrikatzaileak.
- Azpiegituren ustiatzaileak.