Biki digitalak sortzeko zerbitzu bat eskaintzen dugu, aktiboen kudeaketa optimizatzeko. Biki digitalen teknologia produktu, zerbitzu edo prozesu baten erreplika birtual bat sortzean datza, zeinak bere homologo fisikoaren portaera simulatzen baitu, hura monitorizatzeko, zenbait egoeraren aurrean duen erreakzioa aztertzeko eta haren errendimendua eta eraginkortasuna hobetzeko.
Gure zerbitzuan, bezeroaren beharren arabera doitutako biki digitalen bidezko irtenbideak sartzen dira. Era askotako irtenbideak dira; irtenbide arinetatik hasi, non 3Dko ereduak informazio estatikoa baitauka —hau da, ereduari puntualki sartzen zaion informazioa—, eta irtenbide konplexuagoetaraino, non 3Dko eredua informazio dinamikoarekin elikatzen baita denbora errealean, objektu edo instalazio errealean instalatutako sentsoreen bidez. Informazio hori erraz ikus dezakete aktiboaren kudeaketan parte hartzen duten eragile guztiek. Gainera, Interneteko konexioa duen edozein gailutatik ikus eta kudea daiteke, eta horrek aukera ematen du nola bulegoan hala landako lanetan erabiltzeko. Gai gara datuak analizatzeko motorrak integratzeko, zeinek aukera ematen baitute analisi prediktiboak egiteko eta benetako instalazioak etorkizunean izan litzakeen egoerak aurrez ezagutzeko. Informazio horri esker, jabeak aktiboaren azterketa osoa egin dezake; hala, hobeto hartzen dira erabakiak, etorkizunean izan litezkeen arazoak saihesten dira, eta, azken batean, aktiboaren kudeaketa optimizatzen da. ERABILERAK:
- Aurretiko diseinua / diseinu kontzeptuala
- Commissioninga/Decommissioninga
- Aktiboen integritatea
- Mantentze-lanak
- Ikusizko azterketa
- Gaikuntza/trebakuntza
- Eragiketa-plangintza
- Eraikuntza-plangintza
- Segurtasuna eta osasuna (safety)
- Berreraikitze historikoa
- Aseguruak / egoerak birsortzea
Nori zuzendua
- Arkitektura-bulegoak
- Ingeniaritzak
- Enpresa etxegileak
- Administrazio publikoak