Erreferentziako laborategia gara burdineriaren, sarrailak, zilindroak, sarrera-kontrolen eta abarren sektorean. Akreditatuta gaude ateetan, leihoetan eta itxituretan oro har instalatutako burdineria eta haren materialak karakterizatzeko. Gure laborategiko zerbitzuak in situ egiten ditugun ikuskapenek osatzen dituzte, zeinak erabiltze-segurtasuneko araudia betetzen den ebaluatzeko egiten baitira.
Dagokion araudia kontuan hartuta, produktuak eta haien prestazioak ebaluatzen ditugu. Hauek dira aipagarrienak:
Ebaluatutako produktuak
- Ateentzako burdineria, izuaren kontrako barrak (EN 1125), larrialdi-gailuak (EN 179), sarraila mekanikoak eta elektromekanikoak (EN 12209, EN 14846, prEN 15685), elektroimanak (EN 1155), zilindro mekanikoak eta elektronikoak (EN 1303, EN 15684), bandak (EN 1935)
- Leihoetako burdineria: kremonak (EN 13126-4), ardatz aldagarriko burdineria (EN 13126-8), errodamenduak (EN 13126-16)
Ebaluatutako prestazioak
- Saiakuntza mekanikoak: erresistentzia eta iraunkortasuna
- Saiakuntza fisikoak: ingurunekoak (tenperatura, hezetasuna), korrosioarekiko erresistentzia
- Saiakuntza elektrikoak: segurtasun elektrikoa, bateragarritasun elektromagnetikoa
- Suarekiko erresistentzia
- Material metalikoen konposizioaren azterketa
Nori zuzendua
- Ateentzako burdineriaren fabrikatzaileak: sarraila mekanikoak, elektromekanikoak, elektronikoak; izuaren kontrako barrak; larrialdi-gailuak; zilindroak (mekanikoak eta elektronikoak) bandak; eskulekuak, sakagailuak; sarrerak-kontrola
- Leihoentzako burdineriaren fabrikatzaileak: kremonak, ardatz aldakorreko burdineria, konpasak, errodamenduak, eskulekuak eta abar.
- Agindu-emaileak
- Ziurtatze-erakundeak
Akreditazioak eta aintzatespenak
Eraikuntza-sektorerako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera, (espediente-zk.: 4/LE024)
ISO 9001 eta ISO 17025 ziurtagiriak dituen laborategia (ENACen 4/LE063 ziurtagiria)
Akustikarako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera (espediente-zk.: 4/LE456). UNE-EN 9100:2010 arauaren arabera ziurtatutako kudeaketa-sistemadun laborategia
Saiakuntza elektrikoetarako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera (espediente-zk.: 4/LE148)
Eraikuntzako produktuei Europako Ebaluazio Teknikoko (EET) dokumentuak emateko Ebaluazio Teknikoko Erakundea (ETE)
Eraikuntzako Produktuen Erregelamendurako 1292 zenbakiko organismo jakinarazia