Fatxada eta itxituren garapena eta baliozkotzea bizkortzeko irtenbide teknikoak eskaintzen ditugu, aplikatu beharreko eskakizun eta araudiak betetzen dituztela bermatuta. Karakterizazio osoa egiten dugu, eta hainbat neurritako saiakuntza-mahaiak ditugu itxituren prototipoen saiakuntzak egiteko eskala errealean:
- Errezel-hormak
- Fatxada aireztatuak
- Argi-zuloak
- Itxiturak oro har
Azken belaunaldiko laborategiak ditugu suarekiko portaera, egituraren erresistentzia, AEV, akustika, termika eta zahartze azeleratua aztertzeko, fatxadetako in situ saiakuntzak egiteko, etab.
Zerbitzuak
- CE marka lortzeko hasierako eredu-saiakuntzak
- Neurrirako protokoloak egitea segurtasun-prestazioak egiaztatzeko
- Instalazioa egoki egin dela egiaztatzeko in situ saiakuntzak
- Bezeroaren “etxeko” saiakuntzak egiaztatzea
- Eskakizunen preskripzio egokiaren inguruko aholkularitza
Saiakuntzak
– EN 13830 Europako arauaren araberako saiakuntzak
- Airearekiko iragazkortasuna, EN 12153
- Urarekiko estankotasuna, EN 12155
- Haizearekiko erresistentzia, EN 12179
- Simulazio konputazional bidez isolamendu termikoa zehaztea, EN ISO 10077-1
- Isolamendu akustikoa zehaztea, EN ISO 10140-2:2001
- Suarekiko erresistentzia, EN 1364-4
- Suarekiko erreakzioaren saiakuntzak eskala handian
- Talkarekiko erresistentzia, EN 14019
- Zama biziekiko erresistentzia, EN 1991-1-1
- Urarekiko estankotasuna presio dinamikopean, EN 13050
- Ekipotentzialtasuna
- Saiakuntza sismikoa
– Aire libreko saiakuntzak Ameriketako arauen arabera
- Airearekiko iragazkortasuna, ASTM 283
- Urarekiko estankotasuna, ASTM 331
- Haizearekiko erresistentzia, ASTM E330
– Fatxada aireztatuen saiakuntzak, EAD 090062-00-0404 – Fatxaden saiakuntzak kanpoko suarekin, BS 8414 nazioarteko arauaren arabera
Nori zuzendua
- Eraikitzaileak
- Ingeniaritzak / Arkitektura-bulegoak
- Estalkiko eta fatxadako panelen fabrikatzaile eta banatzaileak
- Fatxadagileak
- Zuzendaritza fakultatiboa
- Sustatzaileak
- Administrazio publikoak
Akreditazioak eta aintzatespenak
Materialen sektorerako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera, (espediente-zk: 4/LE063)
Eraikuntza-sektorerako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera, (espediente-zk.: 4/LE024)
Akustikarako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera (espediente-zk.: 4/LE456)
Eraikuntzako Produktuen Erregelamendurako 1292 zenbakiko organismo jakinarazia
Eraikuntzako produktuei Europako Ebaluazio Teknikoko (EET) dokumentuak emateko Ebaluazio Teknikoko Erakundea (ETE)