Laborategi-zerbitzua

FEM simulazioa eta analisia

Análisis y simulación FEM

Gure eskaintzan, sei alor hauetarako proposatzen dugu kalkulu eta simulazio aurreratuko tresnen (FEM) erabilera:

  • Produktu berritzaileak asmatu eta garatzea.
  • Dinamika, zarata, bibrazioak eta crasha.
  • Kudeaketa termikoa eta energia metatzea.
  • Arintzea eta optimizazioa.
  • Simulazio aurreratua eta material berriak.
  • Neurrira egindako simulazio-tresnak.

Denborak laburtzeko, kostuak murrizteko eta garapen-lana optimizatzeko tresna espezifikoak erabili behar dira, produktu eta prozesuetan berrikuntza aplikatu ahal izateko. TECNALIAk, produktu eta prozesuetan duen esperientziagatik eta ezagutzagatik, zenbakizko teknika konputazionalak industriako eta ikerketako problemetan aplikatu eta garatzeko zeharkako ahalmenak eskaintzen ditu. Espezializazio-maila handiko lantalde bat du, material metaliko, plastiko eta konposatuak erabiltzen direnean izaten diren arazo mekaniko estatiko eta dinamikoen, arazo termiko eta termomekanikoen eta arazo lineal eta ez-linealen (inpaktua) analisian aditua, ideia berritzaileak dituzten enpresei laguntza emateko alor horretan. Teknologia eta material berriak eta soluzio berritzaileak erabiliz, ahalmen horiek ekipamendu berrien garapenarekin osatzen dira.

Nori zuzendua

  • Produktu eta prozesuak garatzeko prozesuan arazo mekaniko, termiko eta dinamikoak edo CFDak konpontzeko zenbakizko analisiak behar dituzten enpresak.