60 urtetik gorako esperientzia dugu zementuak, haien osagaiak, agregakin naturalak, hormigoiak, aurrefabrikatuak, gehigarriak, lauzak eta abar ebaluatzen. Era berean, adituak gara hondakinen erabilerak —hala nola agregakinenak edo kargenak— ziurtatzeko prozesuaren ebaluazioan eta aholkularitzan. Nahitaezko eta borondatezko ziurtagirien esparruan ere lan egiten dugu.
Gure zerbitzuek eta saiakuntzek barne hartzen dituzte:
- EN, ISO, UNE, NF, BS, ASTM araudiak betetzen direla egiaztatzea.
- Borondatezko eta nahitaezko ziurtagiriak: CE marka jartzea, Europako Ebaluazio Teknikoak (EET), Ecolabel, eta abar.
- Aholkularitza lehengaien eta produktuen homologazioan.
- Produktu ez-normalizatuen portaera fisiko-mekanikoa ebaluatzeko saiakuntza-protokoloak garatzea.
- Parametro berriak zehaztea (adibidez, errauts hegalarien iraunkortasuna), ingurumenari (Kyotoko protokoloa, esate baterako), segurtasunari eta osasunari (adibidez, Cr VIa zehaztea) dagokienez.
- Eraispeneko edo industriako hondakinen balioa handitzeko aholkularitza teknikoa.
SAIAKUNTZAK ETA ARAUAK
- Saiakuntza fisiko-mekanikoak: trakzioa, konpresioa, flexioa, zizaila, inpaktua, hezetasuna, pisu espezifikoa, gainazal espezifikoa, granulometria eta abar.
- Saiakuntza kimikoak: osagaiak identifikatzea, silizeak, kloruroak, alkali disolbagarriak, CO2-a, karbono organikoa eta inorganikoa, sulfatoak eta abar.
- Iraunkortasunaren, tenperaturaren, hezetasunaren, izozte-desizoztearen eta abarren saiakuntzak.
Identifikazio- eta -konposizio-saiakuntzak:
- Teknikoak: FTIR, DSC, TGA, X izpien difrakzioa, HPLC-GC, CG-MS, GC-FID…
- KOLen analisia ISO 16000, UNE-EN ISO 11890-2 arauen arabera.
- Metal astunen azterketa: ICP
Nori zuzendua
- Zementuaren, agregakinen eta klinker-ehoketen fabrikatzaileak, espedizio-puntuak, biltegi-jabeak, harrobiak/legar-hobiak, agregakin alternatiboen ekoizleak, obra zibila, aglomeratuen fabrikatzaileak eta eraikuntza-enpresak oro har.
Akreditazioak eta aintzatespenak
ISO 9001 eta ISO 17025 ziurtagiriak dituen laborategia (ENACen 4/LE063 ziurtagiria)
Gainazal-tratamenduetarako AIRBUSek baimendutako laborategia
ESAk (European Space Agency) baimendutako laborategia
Prozesu kimikoetarako NadCap akreditazioa
Mateliaren saiakuntzetarako NADCAP MTL akreditazioa
Eraikuntzako produktuei Europako Ebaluazio Teknikoko (EET) dokumentuak emateko Ebaluazio Teknikoko Erakundea (ETE)