Laborategi-zerbitzua

Hondakinen analisia

Análisis de residuos

Hondakinen analisiaren inguruko legediko eskakizunak betetzeko aholkularitza eta laguntza teknikoa eskaintzen dugu. Horretarako, hondakinak karakterizatu eta balorizatzeko zerbitzu-aukera oso bat eskaintzen diegu gure bezeroei.

Zerbitzuak

Gure zerbitzuen artean daude:  Hondakinak HA/HEA gisa karakterizatzea (hondakin arriskutsuak eta hondakin ez-arriskutsuak)

  • Hondakinak sortzen dituzten prozesuen eta bezeroak emandako informazioaren azterketa zehatzak.
  • Hondakin-mota guztien laginak hartzea, UNE EN 14899:2007 arauan ezarritakoarekin bat.
  • HP arriskutsutasunaren ezaugarriak zehaztea, mota guztietako saiakuntza toxikologikoen eta analisi kimikoen bidez.
  • Hondakinei esleitutako arriskutsutasun-ezaugarrien balorazio-txosten zehatzak (15 HP koderen justifikazioa,1357/2014 Araudiaren (EB) arabera).

ZABORTEGIAN JASOTZEKO KARAKTERIZAZIOA

  • Saiakuntzak egitea hondakinak zabortegi-mota jakin batean onar daitezkeen ebaluatzeko; lixibiazio-saiakuntzak ere sartzen dira, UNE EN 12457-4 arauaren arabera.
  • Adostasun-probak egitea.
  • Oinarrizko karakterizazioko txostenak, indarrean den legedian ezarritakoaren arabera.

HONDAKINEN BALORIZAZIOA

  • Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen karakterizazioa.
  • Hondakin balorizatuak dituzten materialen saiakuntza eta ziurtapena
  • Arku elektrikozko labean altzairua egitean sortutako zepak karakterizatzea, balorizatu eta errepideetan erabiltzeko.
  • Hondakinak karakterizatzea, gero zementu-fabriketan erabiltzeko.

Nori zuzendua

  • Errekuntza-zentral handiak
  • Ekipamendu elektrikoen fabrikatzaileak
  • Produktu kimikoen eta eratorrien fabrikatzaileak
  • Ekipamenduen eta kontsumo-ondasunen fabrikatzaileak
  • Transformazio metalikoaren industria
  • Elikagaien eta edarien industria
  • Automobilgintzako enpresa laguntzaileak
  • Hondakinak errausteko enpresak
  • Hondakinak kudeatzen dituzten erakundeak
  • Hondakin-uren araztegiak
  • Papergintzako industriak

Akreditazioak eta aintzatespenak

Acreditación ENAC ILAC según ISO 17025 para ensayos en el sector medioambiental. Nº 1116/LE2221 y Nº 1116/LE2210
Ingurumen-sektoreko saiakuntzetarako ISO 17025en araberako ENAC ILAC akreditazioa. 1116/LE2221 eta 1116/LE2210 zenbakiak
Entidad Colaboradora de la Administración Hidráulica
Ur Administrazioaren Erakunde Laguntzailea (ECAH)
Tecnalia - Placeholder
Ingurumen-lankidetzako erakundea (ECA/ILE) Euskal Autonomia Erkidegoan
Tecnalia - Placeholder
ECAMATen erakunde laguntzailea Euskal Autonomia Erkidegoan
Tecnalia - Placeholder
Nafarroako Administrazioaren erakunde laguntzailea

Ingurumen kontroleko zerbitzuen katalogoa (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa