Agenda

Zabalik da Zinemaldia Startup Challenge-ren seigarren deialdia

Zinemaldia Startup Challenge

Eguna

2024ko irailaren 26a

Lekua

Donostia.

Ordua

9:00 am - 2:00 pm

Prezioa

Doan

Donostiako Zinemaldiak Zinemaldia Startup Challenge lehiaketaren seigarren deialdia ireki du. Ikus-entzunezkoen arloan teknologia berriak erabiltzen dituzten proiektuak egiten dituzten Estatuko eta Europako ekintzaileei eta startupei zuzenduta dago lehiaketa.

**Izena emateko azken eguna: maiatzaren 31

Zinemaldia & Technology izenarekin Zinemaldiak ikus-entzunezkoen teknologiari eta industriari buruz hausnartzeko eta bi sektoreen arteko loturak estutzeko egin duen apustu estrategikoaren barruan dago ekimena.

Parte hartzeko baldintzak

Zinemaldia Startup Challenge ekimenean izena emateko, baldintza hauek bete behar dituzte proiektuek:

  • Ekintzaile baten edo startup sortu berri baten proiektua izan behar du (startup-a bada, 2018ko abenduaren 31ren ondoren sortua izan behar du, eta edozein garapen-fasetan egon daiteke).
  • Teknologia berriak ikus-entzunezkoen arloari aplikatzean oinarritua izan behar du.
  • Egoitza fiskala Espainian edo Europako herrialde batean izan behar du.
  • Enpresa-proiektua Euskal Autonomia Erkidegoan abian jartzeko aukera jaso behar du.

Hautatutako proiektuak irailaren 26an (osteguna) aurkeztuko dira Donostiako Zinemaldian, Zinemaldia & Technology jardunaldian. Halaber, sektoreko profesional garrantzitsuen arteko elkarrizketa bat ere egingo da jardunaldian, gaurkotasuneko gai bati buruz. Berritasuna: aurten, hautatutako proiektuek aukera izango dute bazkidegaiekin biltzeko.

TECNALIA adituen batzordean dago.

TECNALIAko profesionalek EAEko Enpresa eta Berrikuntza Zentroekin (BIC) eta Vicomtech-ekin batera osatutako aditu-batzorde batek hamar proiektu finalista aukeratuko ditu, bost Espainiakoak eta bost Europakoak.

  • Horiek enpresa-habia batean urtebetez doan egoteko aukera izango dute, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko BIC (Business Innovation Center) batean.
  • Bestalde, aukera izango dute 500.000 eurorainoko finantzaketa lortzeko beren proiektua EAEn gara dezaten.
  • Bi epaimahaik 10.000 euro gordineko bi sari emango dituzte, Europako eta Estatuko proiekturik onenarentzat.
  • Bestalde, hirugarren epaimahai batek 3.000 euroko aipamen berezi bat emango du, hautatutako hamar proiektuetako baten ekintzailetza-balioak aintzatesteko.
  • Erregelamendua eskuratzeko eta proiektu bat inskribatzeko, sakatu hemen.

Zinemaldia Startup Challengerekin harremanetan jartzeko

Donostia.

Eman izena!