Atzeranzko ingeniaritzako zerbitzuak eskaintzen ditugu, zeinek ezaugarri baitute aztertutako piezaren analisi oso bat egitea, ahalik eta informazio gehiena lortzeko haren geometriari, materialaren kalitateari eta fabrikazio-prozesuari buruz. Mota horretako azterketak baliagarriak dira katalogoz kanpo geratu diren piezen erreplikak egiteko, diseinuak aldatzeko, simulazio digitalak eta fabrika birtualekoak egiteko eta abarrerako.
Azterketa geometrikoa egiteko, 3Dko eredu bat sortzen da laser bidezko eskanerraren edo argi zuri egituratuaren bidez; eredu horrek formari buruzko informazio osoa ematen du, eta materialaren ezaugarriak gehitu dakizkioke. 3Dko ereduak zenbait formatutan sortzen dira, emango zaien erabileraren arabera; hauek dira ohikoenak:
- Piezen portaera aztertzea
- Moldeak egitea
- 3Dn inprimatzea
- Lehendik dauden diseinuak eraldatzea
- Simulazio digitala eta fabrika birtuala
Materialaren kalitatea identifikatzeko, analisi kimikoan lortu diren emaitzak eta aztertu den piezari dagokion araudiaren arabera egin diren saiakuntza mekanikoetan lortu direnak erlazionatu behar dira. Fabrikazio-prozesua zehazteko, piezaren azterketa makro-mikroestrukturala egiten da. Gure esperientziak emaitzak interpretatzeko aukera ematen digu, fabrikazio-prozesua zein izan den identifikatu ahal izateko (forjaketa/galdatzea, tratamendu termikoa, estaldurak eta abar). Atzeranzko ingeniaritza edozein pieza-motari aplika dakioke.
- Katalogoz kanpo geratu diren piezen erreplikak egitea
- Fabrikazio-espezifikazioak zehaztea eta aldatzea
- Patenteekin erlazionatutako arazoak ebaztea
- Zer ezaugarri duten ez dakigun osagaiekin bateragarriak diren osagaiak garatzea
- Simulazio digitalak eta fabrika birtualekoak egitea
Nori zuzendua
- Ingeniaritzak
- Arkitektura-bulegoak
- Ontzigintza
- Ondarea eta arkeologia
- Zientzia forentsea
- Aktiboen bizi-ziklo osoko agenteak: eraikuntza-enpresak, diseinatzaileak, instalatzaileak, mantentze-lanetako eta operazioetako langileak
Akreditazioak eta aintzatespenak
ISO 9001 eta ISO 17025 ziurtagiriak dituen laborategia (ENACen 4/LE063 ziurtagiria)
Eraikuntza-sektorerako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera, (espediente-zk.: 4/LE024)
Akustikarako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera (espediente-zk.: 4/LE456). UNE-EN 9100:2010 arauaren arabera ziurtatutako kudeaketa-sistemadun laborategia
Gainazal-tratamenduetarako AIRBUSek baimendutako laborategia
Prozesu kimikoetarako NadCap akreditazioa
Mateliaren saiakuntzetarako NADCAP MTL akreditazioa