Sistema industrial konplexuen fidagarritasuna zenbatetsi eta bermatzeko eta aktiboen erabilgarritasuna ziurtatzeko soluzio integralak doitzeko behar diren baliabideak biltzen dituen laborategia. Helburu horietarako, sentsorikako, seinale-prozesatzeko, simulazio-softwareko, modelaketa hibridoko eta adimen artifizialeko teknika aurreratuak konbinatzen dira.
Kokapena
Deskribapena
Jakintza-eremu guztia asetzen duen software- eta hardware-ekipamendua du laborategiak:
- PTC Windchill softwarea (product life management), aktiboen bizi-zikloan zeharreko fidagarritasuna zenbatetsi eta kudeatzeko.
- RAPTOR softwarea, fidagarritasunaren simulaziorako eta analisirako.
- Eskuratze-sistema industrialak eta Condition monitoring multisensor sistemak (azelerometria, korronte-aztarnaren analisia, emisio akustikoa…).
- 3D diseinuko softwarea (CATIA, etab.).
- Simulazioko softwarea (MATLAB, SIMULINK, OPEN MODELICA…).
- Data analyticserako garapen-plataformak (Python, R, Matlab… tresnetan oinarrituak).
Nori zuzendua
- Erabilgarritasunaren inguruko eskakizun handiak dituzten ekoizpen-enpresak (prozesu jarraitukoak eta prozesu etenekoak).
- Ekoizpen eta garraio-baliabideen fabrikatzaileak.
- Instalazioen kudeatzaileak.
- Floten kudeatzaileak.
- Mantentze-lanen alorreko zerbitzu-enpresak.