Hiri adimendunen zerbitzuetako soluzio integratuak ezartzea energiaren, mugikortasun jasangarriaren eta IKTen alorretan.
Replicate proiektuaren helburua da zerbitzu komunak garatzea Smart Cities plataformetan eta jardueren eta jarduerok hirietan duten inpaktuen monitorizazioan eta ebaluazioan ezartzeko.
Proiektuaren burua Donostiako Sustapena da, eta, harekin, hobeto ezagutu daiteke hiriko mugikortasuna, bai operazio-mailan, bai planifikazio-mailan; hala, datuen kalitatea eta datuen ustiaketa gurutzatua ere hobetzen dira.
Gure garapenari esker, hau lortzen da:
- Hiri-mugikortasunaren kudeaketa integrala.
- Jatorri-helburu matrizeak kalkulatzea eta ibilbide-denborak kalkulatzea.
- Banakakoen eta taldeen mugikortasun-patroiak analizatzea.
- Garraioaren banaketa modala.
- Planifikatzaile multimodalak garatzea.
Proiektu honek Europar Batasunaren ikerketa eta berrikuntzako Horizon 2020 programaren finantziazioa jaso du, 691735 zenbakiko dirulaguntzaren bidez.