Proiektuak

Energia-teknologiek Gipuzkoan duten inpaktuaren analisia

Gipuzkoako egoera energetikoaren karakterizazioa eta analisia,
ikusteko zer eginkizun duten energia berriztagarrien teknologiek eta energiarekin lotutako bestelako jarduketek, hala nola eraikinetako birgaitze energetikoak eta ibilgailu elektrikoak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko trantsizio energetikoko prozesuan, zeina 2050eraino iristen baita.

Egindako lanari esker, Gipuzkoaren 2050. urteko deskarbonizazio-egoera defini dezakegu, eta mix energetikoaren bilakaera jaso, energia berriztagarrien teknologien hedapenean eta birgaitzeen eta ibilgailu elektrikoen hedapenean oinarrituta.

Emaitzek erakusten dutenez, eta 2016ko balioak erreferentziatzat hartuta, energia primarioaren kontsumoa % 41 murriztuko da eta CO2 -emisio baliokideak % 67 murriztuko dira epearen amaierarako.

Bestalde, hedapenaren inpaktu ekonomikoa ere balioztatu da; bai inbertsioa eta kostua, baita zeharkako inpaktuak eta energia-teknologiaren arabera eragindakoak ere. Hala, teknologien lehentasunak ezar daitezke haien inpaktu ekonomikoaren, sozialaren eta ingurumenekoaren arabera.