Plana egitea eta idaztea, eta helburu anbiziotsuak eta errealistak definitzea (energia- eta emisio-sistemaren eredu tekniko-ekonomikoaren aurrera begirako azterketan oinarrituta) berotegi-efektuko gas-emisioak murrizteko, energia-iturri berriztagarriak sartzeko, energia-efizientzia sustatzeko, garapen sozioekonomikoa bultzatzeko eta, oro har, Extremadurako energia-sistemak klima-aldaketan duen inpaktua ahalik eta gehien murrizteko.
Extremadura ageri da Energia eta Klimaren Plan Nazional Integratuak (PNIEC) estatu osorako ezarritako jasangarritasun-ildoekin konpromisoa hartu duten lehen autonomia-erkidegoen artean. Ildo horretan, Energia eta Klimaren Extremadurako 2030erako Plan Integratua onesteaz gainera, bere egin ditu PNIECen ezarritako helburuak.
Gure adituak laguntza ematen ari zaizkio Extremadurako Juntari bide horretan, eta eskualde horretako energia- eta ingurumen-errealitate berezituaren modelizazio tekniko-ekonomikoa diseinatu eta garatu dute.
Hori horrela, Extremadurako energia- eta isurketa-sistemaren eredu prospektiboa garatu da, zeina baliagarria izan baita eskualdeko energia-sistemaren bilakaerari buruzko agertoki interesgarriak definitzeko eta aztertzeko, bai joerei dagokienez, bai agertoki objektibo batean.