Fatxada aireztatuen sistema berri bat garatzea, suteen aurrean prestazio hobetuak izango dituena, eta aire zabalean iraungo duela bermatzea, produktuaren estetika eta erabilera-segurtasuna zainduz, xede-merkatuetako araudi aplikagarrietan eskatutako betekizunen arabera.
Urrats metodologiko hauek egin dira proiektua garatzeko:
- Xede-herrialdeetan indarrean dauden erregelamenduak eta gainerako araudiak aztertzea.
- Laborategian saiakuntzak egitea, fatxadako sistemaren kanpo-estaldurak suarekiko dituen erreakzioaren parametroak aztertzeko.
- Tarteko eskalako saiakuntza-metodologia bat egokitzea, sistemak suarekiko duen portaerari buruzko iragarpen-emaitzak lortzeko.
- Saiakuntzak tarteko eskalan egitea, fatxada-sistema osoaren portaeraren aldez aurreko azterketa egiteko.
- Tarteko eskalako saiakuntzetan lortutako emaitzak aztertzea, estaldurak eta sistemak definitzeko eta, ondoren, eskala handiko saiakuntza bat abiarazteko.
- Fatxada-sistema osoaren eskala handiko saiakuntzak egitea.
- Eskala handiko saiakuntzetan ikusitako parametro kritikoak aztertzea eta hobetzea.