Proiektuak

Sentsore berritzaileak, 4.0 monitorizaziorako material aktibo multifuntzionaletan oinarrituak

Sentsore berritzaileetan eta material aktibo berrietan oinarritutako azpiegituren eraikuntza-prozesuak eta egitura-osasuna monitorizatzeko 4.0 soluzioak garatzea, segurtasuna, iraunkortasuna eta kalitatea handitzeko eta ustiapen-kostuak aurrezteko.

Hauek dira SIMAM proiektuaren berrikuntza-gakoak:

  • Material aktibo berriak garatzea, hala nola aleazio magnetikoak eta karbonozko nanohodietan oinarritutako material piezorresistiboak.
  • Elikadura autonomoa duten kablerik gabeko sentsore interrogable berriak garatzea, eraikuntzan datuak emateko prestatutako egituretan eta produktuetan txertatu edo ipini ahal izateko.
  • Elektronikaren ikuspegitik, IKTetan izaniko azken aurrerapenen eskutik etorri da berrikuntza; hala, hobetu egin da seinalearen kalitatea, eta kostua, berriz, murriztu. Horren ondorioz, lehiakorrak dira egungo monitorizazio-soluzioen aurrean.

Erakunde hauen lankidetzarekin lortu dira garapen horiek:

  • VDA. DE SAINZ (Liderra)
  • ULMA
  • FAGOR ELECTRÓNICA
  • PREFABRICADOS DE HORMIGON ETXEBERRIA
  • HORMIGONES Y MORTEROS AGOTE
  • ABEKI COMPOSITES
  • BELAKO LANAK
  • NET
  • BERRILAN 2000
Catálogo Materiales y productos de construcción

Eraikuntzako material eta produktuen katalogoa (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa
Catálogo. Creando soluciones que transforman el futuro

Katalogoa. Etorkizuna eraldatzen duten soluzioak sortzen (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa