Trenbide-zubiaren osasun-egoera ikuskatzea eta monitorizatzea, karga estatikoko, kuasiestatikoko eta dinamikoko probak eginez zerbitzu-aldian. Denbora errealean lortutako emaitzak elementu finituen eredu digital batekin alderatzen dira, eta gezien, bibrazio-modu propioen eta tentsioen korrespondentzia egiaztatzen da, egituraren osasun-egoera egokia dela edo, aldiz, patologiak ageri dituela erakusteko.
METRO BILBAOrako garatu da proiektua, eta hauek hartzen ditu barne:
- Deformazioak eta tentsioak neurtzea proba estatikoan eta kuasiestatikoan, eta proba dinamikoan, berriz, deformazioak, azelerazioak eta maiztasun naturalak. Era berean, azelerazioak eta luzetarako desplazamenduak ere neurtzen dira balaztatze-proban, eta, ekintzon ondoren, zubiaren berreskurapen elastikoaren neurketa egiten da. Hori guztia egiteko, kontuan hartu dira, batetik, indarrean dagoen IAPF-05 araudia eta, bestetik, METRO BILBAOrena (bezeroa).
- Neurketetatik lortutako datuak prozesatzea eta analizatzea, zubiaren bibrazio-moduak lortzea eta egituraren osasun-egoerari buruzko txosten positiboa egiteko baliozkotzea.
- Irakurketa errealen kontrastea 3D elementu finituen eredu digitalekin, trena igarotzearen simulazioa, eta egiaztatzea ea bat datozen irakurketa errealak eta balio teorikoak (geziak, berezko moduak eta tentsioak), egituraren osasun-egoera zehazteko.