Europan eta AEBn altzairuzko zubien stocka jabetzan izateak, ustiatzeak eta mantentzeak eragindako kostu ekonomikoak eta ingurumen-kostuak nabarmen murriztea, haien balio-bizitza luzatzeko prebentziozko soluzio fidagarri, errentagarri eta jasangarri baten bidez.
FASSTbridge soluzioak bi oinarri ditu:
- FASSTbridge metodologia: nekeagatiko balio-bizitza eta esku-hartze goiztiarra arinki ebaluatzeko eta, hala, nekearen ondoriozko arazo itzulezinak saihesteko.
- Zubiak indartzeko FASST sistema: CFRPzko indartze-sistema fidagarri eta errentagarria, altzairuzko zubien balio-bizitza era prebentiboan luzatzeko.
Soluzioa prebentiboa izanik, CFRPan oinarritutako indartze-lan berritzaileak eta lehiakorrak diseinatzeko eta egiteko aukera ematen du, zeinek txikiagotu egiten baitute balio-bizitza luzatzearen kostu orokorra eta ingurumen-inpaktua.
Garapen horiek erakunde hauekin lankidetzan egin dira:
- DRAGADOS
- ALTAVISTA
- IFSTTAR
- LEONHARDT, ANDRÄ UND PARTNER
- MPA-U. STUTTGART
- VIAM
- COLLANTI CONCORDE
Proiektu honek Europar Batasunaren ikerketa eta berrikuntzako Horizon 2020 programaren finantziazioa jaso du, 31109806.0008 zenbakiko dirulaguntzaren bidez.