Hiri-barruti bateko eraikinak energia sortzeko nodo bihurtzea, tenperatura baxuko sare termiko adimendunaren kontzeptu berri bati lotuta, ahalik eta eguzki-energia termiko gehiena ekoitzi, ahalik eta energia ez-berriztagarri gutxiena kontsumitu eta eskaria kontrolatzeko estrategien bidez karga termikoen puntak murrizteko.
Proiektuak eraldaketa-prozesu malgu, eskalagarri eta ez-inbaditzaile bat sortzea du oinarri. Haren bidez, hurbilketa konbinatua egin daiteke barruti- eskalan eta eraikin-eskalan, eraikinen energia agregatuaren kontsumoa murriztearen arazoa konpontzeko, tenperatura baxuko sare termiko adimendun batera konektatutako energia sortzeko nodo bihurtuta.
Aplikazio honetarako berariaz garatutako produktu-sorta berri batean oinarrituta dago proiektua. Oinarri-egitura bat sortzen du Euskal Autonomia Erkidegoan, ahalik eta autonomia eta energia-aurrezte handienak izango dituzten eraikin eta hirigune berriak ikertu eta garatzeko, eta ahalik eta eguzki-energia termiko gehien ekoizteko eta aprobetxamendua optimizatzeko bidea ematen duten teknologia, produktu eta konponbide berriak ere sortzen ditu. Hala, tokiko produkzioaren soberakinak sareari emango zaizkio, beste eraikin batzuetan erabiltzeko.