WebGL teknologiekin fatxadak sortzeko eta 2Dan diseinatzeko tresna, egindako diseinuak 3Dan eta errealitate areagotuarekin bistaratzen dituena. Diseinuak BIM (IFC) eta CAD (DXF) formatuetara esportatu daitezke. Diseinatutako produktuen piezen zerrenda Microsoft Excelera esportatu dezake, eta infografiak sor ditzake diseinu errenderizatuekin.
FACADE CLOUDFIG aktiboaren helburua da enpresek fatxada-proiektuak diseinatzeko tresna bisual eta erakargarri bat izatea. Software honekin, fatxadaren plano eraitsi batetik eta enpresaren katalogotik abiatuta, panel aireztatu piezakatuak diseina daitezke, eta panelok instalatzeko behar den egitura kalkulatu. Automatikoki sortzen da diseinatutako sistemaren dokumentazioa: materialen zerrenda, CAD eta BIM diseinuak, hautatutako aukerak, emaitzaren irudi erakargarriak, muntatzeko dokumentu teknikoak eta produktuaren ziurtagiriak.
Munduko edozein lekutatik sar daiteke tresnara, eta horrek elkarlanean aritzeko aukera ematen die diseinatzaileei, banatzaileei eta fabrikatzaileei. Instalatu behar diren softwareak ez bezala, plataforma hau sail teknikoak eta edozein banatzailek, komertzialek edo arkitektok erabil dezake. Gidatze-prozesuari esker, akats gutxiago egiten da proiektuak prestatzean, eta, hala, harreman hobea izango da bezeroarekin.