Proiektuak

Industriako hondar-beroa erradiazio bidez jasotzea, modu efiziente eta lehiakorrean berrerabiltzeko

calor residual industrial

Beroa berreskuratzeko sistema bat garatzea, gaur egun gutxi erabiltzen den teknologia batean oinarrituta: beroa erradiazio bidez berreskuratzea. Energia asko erabiltzen duten eta tenperatura altuak iristen dituzten industrietan hondakin-beroak berreskuratzera bideratuta dago.

Industria energetikoki efizienteak bere energia-baliabideak ezin hobeto kudeatzen ditu, kostuak eta ingurumen-inpaktua murrizten ditu, eta lehiakortasuna handitzen du.

Tenperatura altuetan dauden pieza eta ekipamenduen bidez, bero asko galtzen da erradiazio moduan. Proiektuak erradiazio-beroaren kolektore bat garatzen du, berrerabilerari begira, batez ere tenperatura altuak iristen diren eta energia asko erabiltzen duten industrietan aplikatzekoa (altzairutegietan, adibidez).

Garapen horretan, proiektuaren muina den bero-kolektorearen prototipoa diseinatzen, modelizatzen eta baliozkotzen parte hartzen dugu. Eta tenperatura altuetarako absortibitate handiko estaldura batean ere ari gara lanean: erradiazioa jasotzeko propietateak nabarmen hobetzen ditu eta, ondorioz, eragina du errendimenduan.