Proiektuak

Izotzaren aurkako estaldura superhidrofobikoa, higadurarekiko erresistentea, aeronautikan aplikatzeko

Aireontzien gainazaletan izotza ez metatzeko soluzio pasiboa. Izotzaren aurkako estaldura superhidrofobiko bat da, turbulentzia-erregimenetan izotz-akrezio eta -higadurari eusteko gai dena. Proiektuak prozesua eskalatzea aurreikusten du, bai eta ekonomia- eta ingurumen-azterketa egitea ere.

Arazo orokorra da aireontzien gainazaletan izotza metatzea, eta, kostu handiak eragiteaz aparte, kalte garbia egiten die haien funtzionaltasunari eta segurtasunari. Arazo hori saihesteko egungo soluzioek energia asko kontsumitzen dute.

Arazo horri aurre egiteko, hainbat soluzio superhidrofobiko garatu dira. Eginiko proba esperimentaletan, alderdi hauek erreproduzitu dira: izotzaren akrezio- eta sorrera-baldintzak, higadurak eragindako gainazalen narriadura, eta lehendik dauden soluzio hidrofobikoen portaera-analisia. Lankidetzan jardunez, sol-gel teknologiaren bidez lortutako estaldurak garatu ditugu, gainazal-testurizazioko tratamendu aurreratuekin konbinatuta, bai AA2024 eta AS7G06 aluminio-aleazioetarako, bai PEEK eta antzeko material termoplastikoetarako.

Europako Batzordea

Proiektu honek Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa- eta berrikuntza-programaren finantzaketa jaso du, 821301 zenbakidun dirulaguntza-hitzarmenari jarraikiz.

Leaflet ERICE

Turbomakina aeronautikoetarako estaldura superhidrofobo higadurarekiko erresistentearen katalogoa (ingelesez)

Deskargatu PDFa