Proiektuak

Berrikuntza-ekosistema, gainazal aurreratu nanoegituratuen industria-ezarpena bizkortzeko

nano-superficies

Proiektu honen helburua da berrikuntza irekiko proba-bankuak (OITB, Open Innovation Test Bed) industriaren eta ETEen eskura ipintzea. Instalazio eta zerbitzu horien bidez, nanogainazalen eta mintzen teknologietan oinarritutako produktuak diseinatzen, garatzen eta probatzen dira, haien segurtasuna ebaluatzen da eta eskalatzea eta merkaturatzea bideratzen da.

Oinarrizko teknologia gaitzaileek (KET, Key Enabling Technologies) definituko dituzte hurrengo hamarkadan merkatuan izango diren ondasun eta zerbitzuak. Haien artean, nanogainazalek eta mintzek potentzial handia dute garapen jasangarriaren helburuei helduko dieten soluzioak eskaintzeko. Proiektu honen bidez, kostuaren aldetik hedapen eraginkorra eta eskalatze industrial jasangarria lortu ahalko dira.

Proiektuaren helburua da berrikuntza irekiko proba-bankuak (OITB, Open Innovation Test Bed) puntuan jartzea. Horri esker, beharrezko baliabideak eta zerbitzuak eskainiko dira, nanoproduktuak fabrikatzeko prozesu efizienteak eta kostuaren aldetik eraginkorrak ezartzeko: gainazal aurreratuak, estaldurak eta gainazalen funtzionalizazioa, mintz nanoegituratuen propietateak hobetzeko. Azken belaunaldiko nanoeskalako prozesuak dira, gainazalak edo mintzak aldatzeko, funtzionalizatzeko eta egituratzeko/estaltzeko.

Europako Batzordea

Proiektu hau Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa- eta berrikuntza-programak finantzatua da, 862100 zenbakidun dirulaguntza-hitzarmenari jarraikiz.