Hondakin organikoetatik biopolimero, konposatu bioaktibo eta konposatu kimikoen aitzindari gisa eratorritako gantz-azido lurrunkorren plataforma.
Proiektu honen esparruan, kontzeptu berritzaile bat ezarri da hiriko biohondakin solidoak eta beste industria batzuetako lohietako biohondakinak gantz-azido lurrunkorren plataforma (VFAP) baten bidez eraldatzeko. VFAP plataformak balio erantsiko konposatuak lortzeko hartzidura-prozesuetan erabiliko dira, karbono-iturri gisa.
Hauek dira VOLATILE proiektuaren helburu eta emaitza nagusiak:
- Bioekonomia zirkularra ezartzen lagundu.
- Gantz-azido lurrunkorren plataforma (VFAP) bat garatu, lehengaien eta digestio anaerobikoko prozeduren artean lotura sistematikoa ezarriz.
- Prozesu bioteknologikoen estrategia bat garatu VFA balorizatzeko, produktu hauek lortuta: PHA, industria oleiko-kimikoan erabiltzeko olio mikrobianoa eta elikagaigintzarako omega-3 gantz-azidoak.
- CEN lantegi-hitzarmena (CEN Workshop Agreement).
- Etorkizuneko ikerketa-beharrak eta politika-aholkuak jasotzen dituen bide-orria.
Proiektu honek Europar Batasunaren ikerketa eta berrikuntzako Horizon 2020 programaren finantziazioa jaso du, 720777 zenbakiko dirulaguntzaren bidez.