"ISO 15189 akreditazioak bermatzen du gure laborategiak kalitateko eta gaitasun teknikoko estandar altuenak betetzen dituela"
TECNALIAko Genetika Laborategiak ISO 15189 akreditazioa lortu du ezarpenaren aurreko diagnostiko genetikoko zerbitzurako
Atseginez jakinarazten dugu TECNALIAren Genetika Laborategiak Egiaztatze Erakunde Nazionalaren (ENAC) ISO 15189:2023 arauaren araberako akreditazioa lortu duela, ezarpenaren aurreko diagnostiko genetikoko (EADG) saiakuntzetarako. Akreditazio horrek gure laborategiak azken urteotan egindako lana aintzatesten du, bai eta ezarpenaren aurreko faseko giza enbrioien biopsien azterketan kalitatearekin eta gaitasun teknikoarekin dugun konpromisoa ere.
Kalitate-estandar altuak
ISO 15189 akreditazioak bermatzen du gure laborategiak kalitateko eta gaitasun teknikoko estandar altuenak betetzen dituela.
- Kalitatea kudeatzeko sistema: Gure prozesu guztien gaineko kontrol zorrotza ziurtatzen dugu, laginak jasotzen direnetik emaitzak entregatzen diren arte.
- Gaitasun teknikoa: Gure langileak oso kualifikatuta daude, eta gure ekipamenduak azken belaunaldikoak dira; horrek aukera ematen digu emaitza zehatz eta fidagarriak eskaintzeko.
- Teknikoki baliozkoak diren emaitzak: Prozedura zorrotzak ezartzen ditugu gure azterketen baliozkotasuna eta erreproduzigarritasuna bermatzeko.
Laguntza bidezko ugalketako klinikentzako zerbitzua
Amaren umetokira transferitu aurretik giza enbrioietan aneuplodia kromosomikoak diagnostikatzeko saiakuntza genetiko zehatzak eta fidagarriak behar dituzten ospitaleetako laguntza bidezko ugalketa-zerbitzuei eta ugalketa-klinikei zuzentzen dizkiegu gure zerbitzuak. ISO 15189 akreditazioari esker, kalitatearen eta konfiantzaren berme gehigarri bat eskaintzen diegu bezeroei.
Kalitatearekiko konpromisoa
ISO 15189 akreditazioa lortu izanak modu objektibo eta independentean erakusten du gure genetika-laborategiak kalitatearekin eta gaitasun teknikoarekin duen konpromisoa. Akreditazio horrek bermeak ematen ditu laborategiaren funtzionamenduari buruz, bai eta haren prozesuen gaineko kontrola ere; bestalde, gure azterketen baliozkotasuna eta erreproduzigarritasuna bermatzeko behar diren baldintza teknikoak betetzeko gaitasuna ere ematen du.
TECNALIAk bikaintasunarekin eta berrikuntzarekin konprometituta jarraitzen du zerbitzu guztietan, eta akreditazio hau beste urrats bat da etengabeko hobekuntzarako bidean.