Berria

AUTOPILOT: Zauri txikiko kirurgietan aro berria, zereginak automatizatzeko teknologiei esker

2025ko otsailaren 12a
A4S alianza inteligente entre robots y cirujanos

"A4S aliatu adimendun gisa agertzen ari da zirujauaren eta zauri minimoko kirurgia robotikoan erreferentzia diren roboten artean, haien erabileraren unibertsalizazioa eta demokratizazioa ahalbidetzen baitu. Sistemak aukera berriak irekiko dizkio punta-puntako kirurgia robotikoari, hardware-mailako eta software-mailako soluzio berritzaileen bidez”

IAk eta metabertsoak prozesu kirurgikoak hobetzen dituzte

Gaur egun, zauri minimoko kirurgiak eguneroko lanak dira medikuntzan, eta onurak nabariak dira. Kirurgia horien artean aipatzekoa da laparoskopia. Ohiko kirurgiei gailendu zaie, traumatismo, min eta infekzio gutxiago izaten delako, eta, ondorioz, ospitaleko egonaldia ere laburtzen delako.

Hala ere, kirurgia horrek zenbait erronka ere baditu zirujauentzat, eta horrek prestakuntza-aldi luzeak eta protokolo kirurgiko konplexuagoak ekartzen ditu.

Egun ez dago merkatuan zauri minimoko kirurgiako laparoskopiak egiteko plataforma robotikorik, non zirujauak kirurgiaren aurretik plan pertsonalizatua diseinatu dezakeen eta metabertsoa prestakuntzarako aprobetxatu. Hori lortuz gero, prozesuak hobetuko lirateke adimen artifizialaren bidez zeregin kirurgikoak automatizatzeari esker.

Behar hori antzeman dute Fundación Centro de Cirugía de Mínima Invasión Jesús Usónen, osasun-arloko ikerketan, prestakuntzan eta berrikuntzan diharduen diziplina anitzeko erakundean. Eta arazo horri erantzuteko, robotizazio kirurgikoko sistemetan lanak eta prozesuak automatizatzeko aukera emango duen sistema bat garatzen ari da TECNALIA AUTOPILOT proiektuaren bitartez.

Kirurgia robotiko laparoskopikoan atazak automatizatzeko teknologia

TECNALIA A4S sistema garatzen ari da AUTOPILOT proiektuaren barruan, roboten eta zirujauen arteko aliantza adimenduna izango dena. A4Sk sistema robotiko bat eta AAn oinarritutako tresna- eta gaitasun-sorta bat eskaintzen ditu. Aurrerapen horrek aukera berriak irekitzen dizkio punta-puntako kirurgia robotikoari, hardware-mailako eta software-mailako soluzio berritzaileen bidez.

Helburu nagusia:

A4Sk laguntza kirurgiko adimenduna ematen du pertzepzio haptikoaren, sarrera-modelaketaren eta atzeraelikadura pseudohaptikoaren bidez, betiere zirujauarenatzat erabilgarria izatea ardatz hartuta.

3D egitura duen errealitate areagotua, arrisku-eremuen detekzio automatizatua, laguntza eta automatizazioa dakartza, gizakiaren eta robotaren artean kontrola partekatuta zirujauaren trebetasuna areagotzeko.

Metabertsoan eta/edo errealitate hedatuan oinarritutako prestakuntza-ingurune bat ere izango du AUTOPILOT proiektuaren parte den sistemak.

Laburbilduz, kirurgia robotikoaren etorkizunean berrikuntzak ekarriko dituen plataforma robotiko bakan bat da.

Proiektu honetan, kirurgia robotiko laparoskopikoaren prototipoa eta horri lotutako prestakuntza-ingurunea garatuko dira. Azken prototipoa Extremadurako Autonomia Erkidegoan baliozkotuko da, Fundación Centro de Cirugía de Mínima Invasión Jesús Usón (CCMIJU) zentroan, osasun-arloko ikerketan, prestakuntzan eta berrikuntzan diharduen diziplina anitzeko erakundean.

Diziplina anitzeko taldea

Garapen horretan, TECNALIAko Osasuneko talde handi batek parte hartuko du, zeina teknologia medikoetan, eremu medikoko robotikan eta AAn eta biki digitaletan adituak diren ikertzailez osatua baitago.

Taldekideen talentua, esperientzia eta gaitasunak batuta, zauri minimoko kirurgiarako tresna kirurgiko jasangarriak sortzeko teknologia berritzaileak garatuko dira.

A4S “aliatu adimendun” gisa agertzen ari da zirujauaren eta zauri minimoko kirurgia robotikoan erreferentzia diren roboten artean, haien erabileraren unibertsalizazioa eta demokratizazioa ahalbidetzen baitu. “A4S sistemak aukera berriak irekiko dizkio punta-puntako kirurgia robotikoari. Soluzio berritzaileak aurkituko dira, bai hardwareari dagokionez, bai softwareari dagokionez”, dio Anthony Remazeillesek, TECNALIAko Osasuneko ikertzaile eta robotika medikoan adituak.

Teknologia horrek berekin dakar zirujauak gainbegiratutako kirurgia-lanen automatizazioa, eta egungo egoera irauliko du.

*AUTOPILOT kirurgia automata Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) kofinantzatutako ekimena da, Espainiako 2021-2027ko Eskualde Anitzeko Programa Eragilearen esparruan eta Garapen Teknologiko eta Berrikuntzarako Zentroaren (CDTI) esparruan; 10.000.000 euroko aurrekontua du, eta 42 hilabeteko egikaritze-epea.

Europar Batasunak kofinantzatzearen logoa Ogasun Ministerioaren logoa AUTOPILOT: Zauri txikiko kirurgietan aro berria, zereginak automatizatzeko teknologiei esker CDTIren logoa