"Ekimen honek teknologia digital aurreratuak biltzen ditu osasun-sistema adimendun eta konektatu bat sortzeko, eta, hala, arreta efizienteagoa, pertsonalizatuagoa eta irisgarriagoa ahalbidetzeko”
5.0 Osasunaren bidez, eraldaketa digitalaren buru da Tecnalia, osasungintzako erronkei aurre egiteko
TECNALIAn uste dugu gure mundu honetan, zeinean gero eta tresna aurreratuagoak baitauzkagu gure osasuna zaintzeko, aurrerago ere joan gaitezkeela. Osasungintza eraldaketa digitaleko prozesuan sartua dago bete-betean, eta eraldaketa horren buru izan nahi dugu guk.
5.0 Osasuna, aro berri bat osasun-arretan
TECNALIAn, aro berri bat bultzatzen ari gara: 5.0 Osasuna. Ekimen honek teknologia digital aurreratuak biltzen ditu osasun-sistema adimendun eta konektatu bat sortzeko, eta, hala, pertsona guztientzako arreta efizienteagoa, pertsonalizatuagoa eta irisgarriagoa ahalbidetzeko.
Gure aditu-taldeak gailu mediko adimendunak diseinatzen, garatzen, haien prototipoak egiten, konektatzen eta baliozkotzen ditu. Gailu horiek pazientearen zaintzaren etapa guztiak optimizatzeko diseinatuta daude: prebentzioa eta diagnostikoa, tratamendua, monitorizazioa eta errehabilitazioa. Gure helburua da arreta medikoa eta soziosanitarioa hobetzea, autozaintza sustatuz, zehaztasuna eta efikazia areagotuko dituzten soluzio berritzaileen bidez, eta, hala, pertsonen bizi-kalitatea hobetzea eta osasun-sistemen jasangarritasuna bermatzea.
Osasunaren erronka handienei heltzea
Gure lan-ikuspegi kolaboratiboari eta teknologia anitzekoari esker, osasun-sektorearen erronkarik handienei heltzen diegu TECNALIAn. Funtsezko arloetan zentratzen gara, hala nola medikuntza birsortzailean, doitasun-diagnostikoetan, robotika medikoan, neuroteknologian eta nutrizioan. Eremu horietako bakoitza funtsezko zutabea da osasuna eraldatzeko gure misioan.
Aurrea hartu, osasunaren etorkizuna eraldatzeko
Osasunaren eraldaketa digitala da sektorean funtsezko eragile gisa aurrera egiteko dugun modua. Mugarik gabeko eraldaketan sinesten dugu, non aurrea hartzeak eta berrikuntzak funtsezko zeregina baitute ekosistema soziosanitarioen hobekuntzan. Aldaketa hori gidatzeko konpromisoa dugu, bai eta pertsonen bizitzan benetan eragingo duten irtenbideak garatzen jarraitzekoa ere.
Osasungintzaren erronkarik handienak eraldatzen ari dira gure teknologiak: medikuntza birsortzailea, doitasun-diagnostikoak, robotika medikoa, nutrizio pertsonalizatua eta askoz gehiago.
Aurrea hartzean oinarritutako eraldaketa bat da, aurrea hartzea lehiarako abantaila bihurtzeko. Zu ere eraldaketa horren parte izan zaitezke. Gure soluzioekin lotutako edozein beharretan lankidetzan aritzeko eta laguntza jasotzeko partner baten bila bazabiltza, ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan.