Proiektuak

Ni gutxiko altzairu austenitiko herdoilgaitzak, erresistentzia/harikortasun erlazio handikoak

Altzairu horien lehiakortasun-abantaila da propietate mekanikoen oreka ona dutela eta ondo soldatzen eta konformatzen direla hotzean. Hori dela eta, osagaiak arintzeko erabil daitezke sektore batzuetan; adibidez, automobilgintzan. Gainera, luzapen-balio handiak atxikitzen dituzte estanpatze-prozesuaren ondoren, eta, horri esker, erresistentzia ona dute talkekiko.

Altzairuok erresistentzia handiko altzairu aurreratuen 3. belaunaldikoak dira, eta ACERINOXekin batera garatu dira ULTRASLIM proiektuaren barruan (RFCS programa). Abian dute patente-eskaera. AISI 201 altzairuaren konposizioaren aldaketetan oinarritzen dira, baina Ni-eduki txikiagoarekin. Diseinatzeko prozesuan, alde batetik, eredu prediktiboak eta, bestetik, estatistika- eta optimizazio-teknikak konbinatu dira, aleazio-elementu bakoitzaren tarterik egokiena definitzeko.

Lortutako propietate onak ikusirik (1.100 MPa baino gehiagoko trakzio-erresistentzia, % 35eko luzapena eta energia xurgatzeko gaitasun handia talka-kasuetan), altzairu berriok erabiliz, nabarmen murriztu daiteke forma konplexuak dituzten eta/edo talkekiko erresistentzien arloan betekizunak dituzten osagaien pisua.

Catálogo de Siderurgia

Burdingintzaren industria eraldatzeko teknologiaren katalogoa (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa