Laborategi-zerbitzua

Tenperatura altuko soldadura sendoko zerbitzuak

Servicios de soldadura por braseado a alta temperatura

Hutseko soldadura sendoan, antzeko materialak eta material desberdinak lotu daitezke ekarpen-materiala bakarrik urtuta.

Zerbitzu horren bitartez, urtu gabe lotzen dira oinarri-materialak, eta haien integritatea eta estaldurak bere horretan mantentzen dira. Zeramikak eta matrize zeramikoko eta metalikoko material konposatuak elkartu daitezke prozesu horren bidez, gero tenperatura altuetan erabiltzeko. Materialak lotzeko, zenbait berotze-metodo erabil daitezke: garra, indukzioa, labe jarraitua eta hutseko labea. Automobilgintzan, aeronautikan, sektore espazialean eta beste sektore batzuetan erabil daiteke. Prozesu erabilienetako bat da hutsune handia eta isolamendu elektrikoa behar den sektoreetan.

Nori zuzendua

  • Material desberdinen arteko loturekin (metala-zeramika lotura) zailtasunak dituzten eta ekoizpen-prozesuetan estankotasunak garrantzi handia duen enpresak.