Laborategi-zerbitzua

Binder jetting bidezko piezen fabrikazioa

Fabricación de piezas por Binder Jetting

Fusiorik gabeko teknologia pulbimetalurgikoen bidezko fabrikazio aditiboko zerbitzuak eskaintzen ditugu doitasun handiko osagaietarako: metalikoak, intermetalikoak, cermetak eta zeramika aurreratuak. Prozesatu aurreko faseetarako eta prozesatu osterako hautsak (lehengaiak) doitzeko ahalmena dugu: debindinga, sinterizazioa eta tratamendu termikoak.

Teknologia pulbimetalurgikoei esker, piezak ia amaierako kotekin lortzen dira. Binder jetting prozesuak, zehazki, amaierako kotetak dituzten piezak egiteaz gainera, osagaien funtzionalitatea areagotzen duten diseinuak onartzen ditu. Prozesu horren bitartez material metalikoak, zeramikoak eta haien nahasteak (matrize metalikoko konpositeak, cermetak, matrize zeramikoko konpositeak, etab.) prozesa daitezke. Prozesuko kate osoa lantzen dugu gure laborategian: pieza berdiseinatzea, lehengaia doitzea, inprimatzea, pieza sinterizatzea eta horien ondoko tratamenduak egitea (tratamendu termikoak, estaldurak, etab.). Gainera, egindako piezak ebaluatu eta baliozkotzen ditugu.

Nori zuzendua

  • Aeronautika- eta espazio-sektorerako, galdaketa eta siderurgiarako, energiaren sektorerako, automobilgintzarako, ekipo-ondasun mekanikoen sektorerako, metalmekanikarako, industria kimikorako, petrokimikarako eta biofindegietarako eta trengintzarako osagaiak fabrikatzen dituzten enpresak.