Beirak eskakizun klimatiko eta mekaniko jakinetan duen portaeraren saiakuntzak egiten ditugu bezeroen protokoloen arabera, ikuskatzeak egiten ditugu obran beira-sistemen hutsegiteak analizatzeko. Erreferentziazko saiakuntza-laborategi bat gara beira-fabrikatzaileen eta beirazko produktuen manufakturako sektorerako. Gainera, CE markaren erakunde jakinarazi bat gara.
Zerbitzuak
- Indarrean den legediarekin bat datozen ziurtagiriak lortzeko saiakuntzak egitea
- Eraikuntzako beiraren patologien eta haien kausen inguruko aholkularitza
- Beira berezien karakterizazioa
- Beirak eskakizun klimatiko eta mekaniko espezifikoetan duen portaeraren azterketa
Saiakuntzak eta arauak
- Mekanikoak: beira tenplatuaren eta beira termogogortuaren zatikatzea, konpresioarekiko erresistentzia, makurdurarekiko erresistentzia EN 1288-3 arauaren arabera, inpaktu pendularrarekiko erresistentzia EN 12600 arauaren arabera eta eskuzko erasoekiko erresistentzia EN 356 arauaren arabera (bola erortzea eta aizkora batekin jotzea)
- Ezaugarri optikoak: transmisioa, islapena eta UV-VIS-NIR absortzioa ISO 9050 eta EN 410, ASTM E903 arauen arabera, emisibitatea EN 12898 arauaren arabera, kolore-koordenatuak, distortsio optikoak eta irudi sekundarioa bereiztea
- Beira xaflatuaren iraunkortasuna: hezetasuna, tenperatura altua eta erradiazioa ISO 12543-4 arauaren arabera
- Suaren aurkako erresistentzia (EN 357 araua) eta beira xaflatuak eta beira isolatzaileak suarekiko duten erreakzioa (EN 13501-1 araua)
- Transmisio termikoa EN 673 eta EN ISO 8990 arauen arabera
- Aireko zaratarekiko isolamendu akustikoa EN ISO 10140-2 arauaren arabera
- Beira isolatzailezko unitateen karakterizazioa: hezetasun-sartzearen indizearen neurketa, gas-ihesaren tasa, lurruntze-saiakuntza, zigilatzailea beira isolatzailezko unitateetan zenbateraino itsasten den zehaztea EN 1279-2, EN 1279-3, EN 1279-4 eta EN 1279-6 arauen arabera
Nori zuzendua
- Beira flotatuaren, inprimatuaren eta xaflatuaren, aplikazio berezietarako beiraren eta beira isolatzailezko unitateen fabrikatzaileak
- Trenbide eta itsaso bidezko garraiorako beiraren fabrikatzaileak
Akreditazioak eta aintzatespenak
Materialen sektorerako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera, (espediente-zk: 4/LE063)
Eraikuntza-sektorerako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera, (espediente-zk.: 4/LE024)
Akustikarako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera (espediente-zk.: 4/LE456)
Eraikuntzako Produktuen Erregelamendurako 1292 zenbakiko organismo jakinarazia
Eraikuntzako produktuei Europako Ebaluazio Teknikoko (EET) dokumentuak emateko Ebaluazio Teknikoko Erakundea (ETE)