Kable elektrikoek eta zuntz optikoko kableek suarekiko duten erreakzioaren saiakuntzak eta ebaluazio esperimentala eskaintzen ditugu.
Akreditatutako laborategi propioak ditugu eta EGOLF (European Group of Organisations for fire Testing) erakundeko kide gara.
Indarrean dauden araudi nazionalen eta nazioarteko araudien arabera egiten ditugu saiakuntzak.
Eskaintzen ditugun zerbitzuen artean, nabarmentzekoak dira hauek:
- Suarekiko erreakzioaren saiakuntzak.
- Goi-tentsioko kableetan gar bertikala hedatzeari buruzko saiakuntzak, EN 60332-1-2 eta IEC 60332-2-1.
- Banakako eroale isolatu batean edo kable batean gar bertikala hedatzearen aurkako erresistentziaren saiakuntzak.
- Neurrira egindako protokoloak, segurtasun-prestazioak egiaztatzeko.
- Aholkularitza, eskakizunei buruzko aginduak behar bezala emateko.
Nori zuzendua
- Kable elektrikoen fabrikatzaileak eta banatzaileak.
Ziurtagiriak eta akreditazioak
EGOLFeko kidea (European Group of Organisations for Fire Testing, Inspection and Certification)