Sare elektrikora konektatzeko ekipamendu elektronikoan gehienez 300 MVA-ko potentziarekin, 1 s-an, saiakuntzak egiteko aukera ematen duen saiakuntza-laborategia.
Laborategi hau 220 kV-ko goi-tentsioko sarera konektatuta dago, eta 2,7 kV eta 39 kV arteko tentsioak lortzeko ahalmena du, saiakuntzak egiteko bai tentsio ertaineko ekipamenduekin, baita 1 kV-tik beherako eta behe-tentsioko ekipamenduekin ere.
Kokapena
Deskribapena
Azpiegitura honek potentzia jakin bat behar duten saiakuntza-mota batzuk egiteko aukera ematen du:
- Behe-tentsioko ekipamenduak (fusibleak, etengailuak, kaxak, kolektoreak eta etengailu automatikoak, besteak beste):
- zirkuitulaburren saiakuntzak, 150 kA, 1 s-raino
- eteteko ahalmenaren saiakuntzak: 240 V, 400 V, 500 V— 120 kA 690 V, 800 V — 80 kA
- irekitze- eta ixte-saiakuntzak
- barne-arkuaren saiakuntzak
- Tentsio ertaineko / goi-tentsioko ekipamenduak:
- korronte onargarriko saiakuntzak
- irekitze- eta ixte-saiakuntzak korronte induktibo eta kapazitiboekin (38,5 kV-rainoko tentsioak eta 800 A-rainoko intentsitateak)
- barne-arkuaren saiakuntzak: 300 MVA-raino, tentsioa doituta
- Erresistentzien eta kondentsadore-bankuen berotze bereziak, besteak beste
- 10 MVA-rainoko transformadoreen zirkuitulaburrak
Era berean, instalazioak elementu hauek ditu:
- Kontrol-gela: zortzi pertsonarentzako edukierarekin, hiru pantailarekin eta saiakuntza nola gauzatzen den kontrolatzeko eta neurriak bistaratzeko ekipamenduarekin.
- Bi saiakuntza-gela; bat, 70 m2-koa; eta barne-arkuko beste gela bat, gutxi gorabehera 25 m2-koa.
Potentzia-laborategian egiten diren neurketa guztiak ekipamendu erregistratzailetik isolatuak daude zuntz optiko bidez, interferentziak saihesteko eta isolamendua emateko.
Nori zuzendua
- Azken bezeroak, hala nola ingeniaritzak eta instalatzaileak.
- Ekipamendu elektrikoen fabrikatzaileak.
- Elektrizitate-konpainiak.
Akreditazioak eta aintzatespenak
Saiakuntza elektrikoetarako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera (espediente-zk.: 4/LE148)
Bateragarritasun elektromagnetikoari (EMC) buruzko 2014/30/UE Direktibarako erakunde jakinarazia
Behe-tentsioko segurtasuneko 2014/35/UE Direktibarako erakunde jakinarazia
Neurketa-tresnetako 2014/32/ EU MID Direktibarako erakunde jakinarazia
LOVAG (Tentsio Baxuko Hitzarmen Taldea) Europako elkarteak erregistratutako ES-02 laborategia
IECEEren CB eskemen saiakuntzetarako laborategia