Azpiegitura

Goi-tentsioko kableen in-situ saiakuntzetarako laborategia

Laboratorio de ensayos insitu de cables de alta tensión

Goi-tentsioko lurpeko eta urpeko kableak zerbitzuan jarri aurretik in situ saiakuntzak egiteko laborategia.

Saiakuntzak bukatutako instalazioan egiten dira, hura sarera konektatu eta zerbitzuan jarri aurretik, kablea eta haren osagarriak egoera onean daudela egiaztatzeko eta baldintza izendatuetan behar bezala funtzionatuko duela bermatzeko.

Deskribapena

In situ saiakuntzek barne hartzen dituzte behe-tentsioko neurketak eta egiaztapenak (eroalearen eta pantailaren erresistentzia, lineako inpedantziak, kapazitatea, lur-konexioa egiaztatzea) eta goi-tentsioko probak, zeinek estalduraren isolamenduari eta kablearen isolamendu nagusiari eragiten baitiote.

Azken talde horretan sartzen dira delta tangentearen eta deskarga partzialen neurketa eta jasandako tentsioaren saiakuntza.

Kableari tentsioa aplikatzeko, WRV 260/80 sistema erresonatzailea erabiltzen da. Deskarga partzialen neurketa da saiakuntzarik kritikoena, neurketen ezagutza eta esperientzia handia eskatzen baititu metodologia ezartzeko eta neurketak behar bezala interpretatzeko, nola laborategian, hala tokian bertan.

Saiakuntzak azpiestazioetako, garraio-lineetako eta zentral sortzaileen eta instalazio industrialen hustubideetako kableetan egiten dira, besteak beste.

15 urtetik gorako esperientzia dugu jarduera horretan, eta 700 zirkuitu trifasikotan baino gehiagotan egin ditugu saiakuntzak Portugalen, Espainian, Frantzian, Italian, Austrian, Holandan, Alemanian, Polonian eta Kolonbian.

Nori zuzendua

  • Elektrizitate-konpainiak.
  • Instalazio industrialak.
  • Kable-fabrikatzaileak.
  • Ingeniaritzak eta instalatzaileak.

Akreditazioak eta aintzatespenak

Acreditación ENAC ILAC para el sector materiales según ISO 17025 con nº expediente 4/LE148
Saiakuntza elektrikoetarako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera (espediente-zk.: 4/LE148)
Organismo Notificado Nº 1292 para el Reglamento de Productos de la Construcción
Bateragarritasun elektromagnetikoari (EMC) buruzko 2014/30/UE Direktibarako erakunde jakinarazia
Organismo Notificado Nº 1292 para el Reglamento de Productos de la Construcción
Behe-tentsioko segurtasuneko 2014/35/UE Direktibarako erakunde jakinarazia
Organismo Notificado Nº 1292 para el Reglamento de Productos de la Construcción
Neurketa-tresnetako 2014/32/ EU MID Direktibarako erakunde jakinarazia
Lovag
LOVAG (Tentsio Baxuko Hitzarmen Taldea) Europako elkarteak erregistratutako ES-02 laborategia
IEC
IECEEren CB eskemen saiakuntzetarako laborategia
Ikusi gehiago
 Testing laboratories for t&d networks and smart grids

Katalogoa: sare elektriko adimendunetarako eta garraio- eta banaketa-sareetarako saiakuntza- eta ebaluazio-zerbitzuak (ingelesez)

Deskargatu PDFa
Catálogo: servicios e infraestructuras de I+D para las redes eléctricas inteligentes

Katalogoa: sare elektriko adimendunetarako I+Gko zerbitzuak eta azpiegiturak (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa