Potentzia-bihurgailuei buruzko (AC-DC) UNE, EN, IEC eta UL arauen arabera produktua ziurtatzeko saiakuntzak, produktuen fidagarritasuna eta segurtasuna bermatzeko.
Gure saiakuntzek energia konbentzionalen eta berriztagarrien sistemen atalik kritikoena dute ardatz: eguzki-zentralak, erregai-pilak, metatze-sistemak, zentral eolikoak, ibilgailu elektrikoa kargatzeko sistemak.
Kokapena
Deskribapena
SAIAKUNTZAK
Behe-tentsioko sare elektrikora konektatzeko eskakizunak eta segurtasunari buruzkoak betetzen direla egiaztatzen dugu.
Sarera konektatzeko eskakizun nagusien artean, hauek dira nabarmenenak:
- Sarearen galera detektatzea (LOM) / isla-kontrakoa
- Hautematea
- Tentsio-hutsuneekiko immunitatea (LVRT)
- P vs F erregulazioa
- Q vs V erregulazioa
- Korronte-harmonikoen injekzioa
Sare-kode nagusien araudia:
- PVVC (P.O.12.3)
- CEI 0-21:2019
- UNE-EN 50549-1:2019
- 1699/2011 ED
- AS/NZS 310
- AS/NZS 4777.2
- ABNT NB 1649/1650
- VDE-AR-N 4105, FGW-TG Part 3
- UNE 206007-1 IN, UNE 206007-2 IN
- RD 244/2019 Autokontsumoa
Segurtasun-eskakizun nagusien artean, hauek daude:
- IP babes-maila egiaztatzea
- IK babes-maila egiaztatzea
- Isolamendu dielektrikoa egiaztatzea
- Tenperaturaren eta hezetasunaren egiaztatze funtzionala
Segurtasun-eskakizun nagusien araudia:
- IEC/EN/UL 62109-1, IEC/EN 62109-2
- IEC/EN 62477-1
- UL 1741 (UL 1741 SA) / IEEE 1547
- IEC 61851-1/23/24
- EC/EN 61000-6-1/-2/-3/-4
Potentzia-elektronikako laborategiko ekipamendua:
- Korronte alternoko sare elektrikoaren simulagailu programagarriak: 150 kW doigarriak eta 450 kW finkoak
- Korronte zuzeneko elikatze-iturriak: 150 eta 300 kW doigarriak korronte zuzeneko 1.000 V-an
- 30 m3-ko walk-in ganbera klimatikoak
- Q> 2,5 denerako RLC kargak 150 kW-eko inbertsoreentzat irla-kontrako probetan
Nori zuzendua
- Beren mikrosareetan potentzia-elektronikako ekipamenduak instalatzen dituzten elektrizitate-konpainiak.
- Potentzia-elektronikako fabrikatzaileak; (ibilgailu elektrikoak kargatzeko zutoinak…).
- Potentzia-elektronikako ekipamenduen (potentzia-bihurgailuak) ingeniaritzak eta instalatzaileak.
Akreditazioak eta aintzatespenak
Saiakuntza elektrikoetarako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera (espediente-zk.: 4/LE148)
Bateragarritasun elektromagnetikoari (EMC) buruzko 2014/30/UE Direktibarako erakunde jakinarazia
Behe-tentsioko segurtasuneko 2014/35/UE Direktibarako erakunde jakinarazia
Neurketa-tresnetako 2014/32/ EU MID Direktibarako erakunde jakinarazia
LOVAG (Tentsio Baxuko Hitzarmen Taldea) Europako elkarteak erregistratutako ES-02 laborategia
IECEEren CB eskemen saiakuntzetarako laborategia