Ibilgailu elektrikoak AC eta DC korronteetan kargatzeko sistemen kalitatea bermatzen duten sekuritate saiakuntzak egiten ditugu. Trebatuta gaude kargatzeko modu guztiekin saiakuntzak egiteko: 1 modua, 2 modua, 3 modua eta 4 modua.
Hauek dira ibilgailu elektrikoak kargatzeko sistemen gure saiakuntza-zerbitzuak: Produktuaren segurtasunaren eskakizunei buruzko saiakuntzak:
- Marka jartzea
- Inpaktu mekanikoa
- Babes-maila (IPXX)
- Aireko distantziak eta ihes-lerroak
- Deskarga elektrikoen kontrako babesa
- Lur-konexioaren jarraitutasun efektiboa
- Tenperatura-igoera egiaztatzea
- Funtzionatzeko tenperatura maximoak eta minimoak
- Zirkuitulaburraren kontrako erresistentzia
- Propietate dielektrikoak egiaztatzea
- Karga-sekuentzia egiaztatzea (Pilot Control-PWM)
4 kargatze-moduko sistemetan 300 kW-erainoko potentzian saiakuntzak egiteko gai diren instalazioak ditugu. Laborategiko ENAC 4/148 ziurtagiriarekin egiten ditugu saiakuntzak:
- IEC 61851-1
- IEC 61851-23
- IEC 61439-1
- IEC 61439-7
Nori zuzendua
- Potentzia-elektronikako fabrikatzaileak
- Elektrizitate-konpainiak
- Energia berriztagarrien parkeen sustatzaileak
- Mantentze-lan elektrikoetako enpresak
Akreditazioak eta aintzatespenak
Saiakuntza elektrikoetarako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera (espediente-zk.: 4/LE148)
Bateragarritasun elektromagnetikoari (EMC) buruzko 2014/30/UE Direktibarako erakunde jakinarazia
Behe-tentsioko segurtasuneko 2014/35/UE Direktibarako erakunde jakinarazia
Neurketa-tresnetako 2014/32/ EU MID Direktibarako erakunde jakinarazia
LOVAG (Tentsio Baxuko Hitzarmen Taldea) Europako elkarteak erregistratutako ES-02 laborategia
IECEEren CB eskemen saiakuntzetarako laborategia