Eredu-saiakuntza elektrikoak egiten ditugu IEC 60269-2 araua betez, eta akreditatutako saiakuntzak egin ditzakegu, produktua hobetzeko eta hutsegiteak analizatzeko. Behe-tentsioko fusibleen fabrikatzaileek ziurtatu behar dute merkaturatzen dituzten produktuek segurtasun elektrikoko araudien eskakizunak betetzen dituztela, bezeroek markatutako espezifikazioez gainera.
Zerbitzu hauek eskaintzen ditugu: IEC arauen araberako eredu-saiakuntza osoak:
- Fusiblearen kokapena eta dimentsioak
- Kartutxo-fusibleen saiakuntzak
- Berotzea eta potentzia barreiatua
- Fusiorik eragiten ez duen korronte konbentzionala
- Fusioa eragiten duen korronte konbentzionala
- Esleitutako korrontea
- Denbora-korrontea ezaugarriak
- Gainkarga
- Eroaleak gainkargetatik babesteko saiakuntza konbentzionala
- Fusio-adierazlea
- Eteteko ahalmena
- Etendako korrontearen mugatze-ezaugarria
- I2t ezaugarria
- Babes-maila
- Beroarekiko erresistentzia
- Kontaktuen narriadurarik eza
- Erresistentzia mekanikoa
- Barne-tentsiorik eza
- Ohiz kanpoko beroaren eta suaren aurreko erresistentzia
- Oxidazioarekiko erresistentzia
Hau da gure laborategien ahalmena:
- Zirkuitulaburren saiakuntzak: 100 kA, 1 s
- Tenperatura altuko berotze-saiakuntzak egiteko ganbera handiak: 5,5 x 4 x 4 m; 4,2 x 3 x 2,6 m
Nori zuzendua
- Elektrizitate-konpainiak
- Kaxa elektrikoen fabrikatzaileak
- Ingeniaritzak
- Instalatzaileak
- Mantentze-lan elektrikoetako enpresak
- Instalazio industrialak
- Energia berriztagarrien sustatzaileak
Akreditazioak eta aintzatespenak
Saiakuntza elektrikoetarako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera (espediente-zk.: 4/LE148)
Bateragarritasun elektromagnetikoari (EMC) buruzko 2014/30/UE Direktibarako erakunde jakinarazia
Behe-tentsioko segurtasuneko 2014/35/UE Direktibarako erakunde jakinarazia
Neurketa-tresnetako 2014/32/ EU MID Direktibarako erakunde jakinarazia
LOVAG (Tentsio Baxuko Hitzarmen Taldea) Europako elkarteak erregistratutako ES-02 laborategia
IECEEren CB eskemen saiakuntzetarako laborategia