Eredu-saiakuntza elektrikoak egiten ditugu erdi-tentsioko gelaxka eta ekipamenduetan (36 kV-raino), IEC 62271 araudia betez. Erdi-tentsioko gelaxka eta ekipamenduen fabrikatzaileek ziurtatu behar dute merkaturatzen dituzten produktuek segurtasun elektrikoko araudien eskakizunak betetzen dituztela, bezeroek markatutako espezifikazioez gainera.
Saiakuntza akreditatuak egin ditzakegu produktua hobetzeko eta hutsegiteak analizatzeko. Zerbitzu hauek eskaintzen ditugu:
- IEC arauen araberako eredu-saiakuntzak:
- Saiakuntza dielektrikoak
- RIV saiakuntza
- Zirkuituen erresistentzia neurtzea
- Korronte zuzeneko saiakuntza
- Epe laburreko korronte onargarriaren saiakuntza eta korronte onargarriaren gailur-balioa
- Babes-maila egiaztatzea
- Estankotasunaren saiakuntza
- Bateragarritasun elektromagnetikoaren saiakuntzak (EMC)
- Saiakuntza osagarriak aginte-zirkuituetan eta osagarrietan
Hau da gure laborategien ahalmena:
- Epe laburreko korronte onargarriaren saiakuntza eta korronte onargarriaren gailur-balioa: 120 kA, 1 s
- Barne-arkuaren saiakuntza: 25 kA, 1 s
- Karga nagusiki aktiboaren itxitze- eta irekietze-saiakuntzak, 38,5 kV, 800 A
Nori zuzendua
- Banaketa-transformadoreen fabrikatzaileak
- Elektrizitate-konpainiak
- Ingeniaritzak
- Instalatzaileak
- Mantentze-lan elektrikoetako enpresak
- Instalazio industrialak
- Energia berriztagarrien parkeen sustatzaileak
Akreditazioak eta aintzatespenak
Saiakuntza elektrikoetarako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera (espediente-zk.: 4/LE148)
Bateragarritasun elektromagnetikoari (EMC) buruzko 2014/30/UE Direktibarako erakunde jakinarazia
Behe-tentsioko segurtasuneko 2014/35/UE Direktibarako erakunde jakinarazia
Neurketa-tresnetako 2014/32/ EU MID Direktibarako erakunde jakinarazia
LOVAG (Tentsio Baxuko Hitzarmen Taldea) Europako elkarteak erregistratutako ES-02 laborategia
IECEEren CB eskemen saiakuntzetarako laborategia