Behe-tentsioko barra kolektoreen eredu-saiakuntzak egiten ditugu, IEC 61439-6 arauaren 6. atala, gai honi buruzkoa, betez: Kanalizazio aurrefabrikatuak. Behe-tentsioko barra kolektoreen fabrikatzaileek ziurtatu behar dute merkaturatzen dituzten produktuek segurtasun elektrikoko araudien eskakizunak betetzen dituztela, bezeroek markatutako espezifikazioez gainera.
Saiakuntza akreditatuak egin ditzakegu produktua hobetzeko eta hutsegiteak analizatzeko. Zerbitzu hauek eskaintzen ditugu: IEC arauen araberako eredu-saiakuntza osoak: Materialen eta atalen erresistentzia
- Korrosioarekiko erresistentzia
- Material isolatzaileen propietateak
- Inguratzaileen egonkortasun termikoa egiaztatzea
- Material isolatzaileek ohiz kanpoko beroaren eta barneko efektu elektrikoen ondorioz piztutako suaren aurrean duten erresistentzia egiaztatzea
- Goratzea
- Inpaktu mekanikoa
- Marka jartzea
- Karga mekanikoak jasateko gaitasuna
- Ziklo termikoaren saiakuntza
- Babes-maila (IPXX)
- Isolamendu-distantziak eta ihes-lerroak
- Talka elektrikoen kontrako babesa eta babes-zirkuituen osotasuna
- Babes-zirkuituen eraginkortasuna
- Jarraitutasunaren eraginkortasuna agerian dauden BTSaren atal eroaleen eta babes-zirkuituaren artean
- Babes-zirkuituak zirkuitulabur bat jasateko duen erresistentzia.
Propietate dielektrikoak
- Maiztasun industrialean jasandako tentsioa
- Bulkadan jasandako tentsioa
- Berotzea egiaztatzea
- Zirkuitulaburrekiko erresistentzia egiaztatzea
- Funtzionamendu mekanikoa
Hau da gure laborategien ahalmena:
- Zirkuitulaburren saiakuntzak: 100 kA, 1 s
- Tenperatura altuko berotze-saiakuntzak egiteko ganbera handiak: 5,5 x 4 x 4 m; 4,2 x 3 x 2,6 m
Nori zuzendua
- Elektrizitate-konpainiak
- Kaxa elektrikoen fabrikatzaileak
- Ingeniaritzak
- Instalatzaileak
- Mantentze-lan elektrikoetako enpresak
- Instalazio industrialak
- Energia berriztagarrien sustatzaileak
Akreditazioak eta aintzatespenak
Saiakuntza elektrikoetarako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera (espediente-zk.: 4/LE148)
Bateragarritasun elektromagnetikoari (EMC) buruzko 2014/30/UE Direktibarako erakunde jakinarazia
Behe-tentsioko segurtasuneko 2014/35/UE Direktibarako erakunde jakinarazia
Neurketa-tresnetako 2014/32/ EU MID Direktibarako erakunde jakinarazia
LOVAG (Tentsio Baxuko Hitzarmen Taldea) Europako elkarteak erregistratutako ES-02 laborategia
IECEEren CB eskemen saiakuntzetarako laborategia