Laborategi-zerbitzua

Behe-tentsioko etengailuen saiakuntzak

Ensayos de interruptores de baja tensión

IEC 60947-2 araua betez, eredu-saiakuntza elektriko osoak egiten ditugu behe-tentsioko etengailu automatikoetan. Behe-tentsioko etengailuen fabrikatzaileek ziurtatu behar dute merkaturatzen dituzten produktuek segurtasun elektrikoko araudien eskakizunak betetzen dituztela, bezeroek markatutako espezifikazioez gainera.

Zerbitzu hauek eskaintzen ditugu: IEC arauen araberako eredu-saiakuntza osoak:

  • Berotzea
  • Desarraren mugak eta ezaugarriak
  • Propietate dielektrikoak
  • Funtzionatzeko gaitasuna (martxan)
  • Funtzionamendua gainkargarekin
  • Zirkuitulaburra gertatuz gero eteteko ahalmena
  • Epe laburreko korronte onargarria
  • Fusibleak dauzkaten etengailu automatikoen funtzionamendua
  • Karga kritikoaren korrontea korronte zuzenean

Hau da gure laborategien ahalmena:

  • Zirkuitulaburren saiakuntzak: 100 kA, 1 s
  • Tenperatura altuko berotze-saiakuntzak egiteko ganbera handiak: 5,5 x 4 x 4 m; 4,2 x 3 x 2,6 m

Nori zuzendua

  • Elektrizitate-konpainiak
  • Kaxa elektrikoen fabrikatzaileak
  • Ingeniaritzak
  • Instalatzaileak
  • Mantentze-lan elektrikoetako enpresak
  • Instalazio industrialak
  • Energia berriztagarrien sustatzaileak

Akreditazioak eta aintzatespenak

Acreditación ENAC ILAC para el sector materiales según ISO 17025 con nº expediente 4/LE148
Saiakuntza elektrikoetarako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera (espediente-zk.: 4/LE148)
Organismo Notificado Nº 1292 para el Reglamento de Productos de la Construcción
Bateragarritasun elektromagnetikoari (EMC) buruzko 2014/30/UE Direktibarako erakunde jakinarazia
Organismo Notificado Nº 1292 para el Reglamento de Productos de la Construcción
Behe-tentsioko segurtasuneko 2014/35/UE Direktibarako erakunde jakinarazia
Organismo Notificado Nº 1292 para el Reglamento de Productos de la Construcción
Neurketa-tresnetako 2014/32/ EU MID Direktibarako erakunde jakinarazia
Lovag
LOVAG (Tentsio Baxuko Hitzarmen Taldea) Europako elkarteak erregistratutako ES-02 laborategia
IEC
IECEEren CB eskemen saiakuntzetarako laborategia
Ikusi gehiago
 Testing laboratories for t&d networks and smart grids

Katalogoa: sare elektriko adimendunetarako eta garraio- eta banaketa-sareetarako saiakuntza- eta ebaluazio-zerbitzuak (ingelesez)

Deskargatu PDFa
Catálogo: servicios e infraestructuras de I+D para las redes eléctricas inteligentes

Katalogoa: sare elektriko adimendunetarako I+Gko zerbitzuak eta azpiegiturak (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa