Behe-tentsioko kaxetan, banaketa-kaxetan eta kondentsadoreen baterietan, potentzia-faktorearen konpentsazioaren eredu-saiakuntza elektriko osoak egiten ditugu, behe-tentsioko multzoentzako IEC 61439 araua eta potentzia-kondentsadoreentzako IEC 61921 arauak betez.
Zerbitzu hauek eskaintzen ditugu:
SAIAKUNTZAK
- Materialen eta atalen erresistentzia
- Korrosioarekiko erresistentzia
- Material isolatzaileen propietateak
- Inguratzaileen egonkortasun termikoa egiaztatzea
- Material isolatzaileek ohiz kanpoko beroaren eta barneko efektu elektrikoen ondorioz piztutako suaren aurrean duten erresistentzia egiaztatzea
- Goratzea
- Inpaktu mekanikoa
- Marka jartzea
- Babes-maila (IPXX)
- Isolamendu-distantziak eta ihes-lerroak
- Talka elektrikoen kontrako babesa eta babes-zirkuituen osotasuna
- Babes-zirkuituen eraginkortasuna
- Lurrerako zirkuituaren jarraitutasuna agerian dauden atal eroaleen eta babes-zirkuituaren artean
- Babes-zirkuituaren erresistentzia zirkuitulaburrekiko
- Propietate dielektrikoak
- Maiztasun industrialean jasandako tentsioa
- Bulkadan jasandako tentsioa
- Berotzea egiaztatzea
- Zirkuitulaburrekiko erresistentzia egiaztatzea
- Funtzionamendu mekanikoa
AHALMENAK
Hau da gure laborategien ahalmena:
- Zirkuitulaburren saiakuntzak: 100 kA, 1 s
- 10:000 A-rainoko korrontea berotze-saiakuntzentzat
- Tenperatura altuko berotze-saiakuntzak egiteko ganbera handiak: 5,5 x 4 x 4 m; 4,2 x 3 x 2,6 m
Nori zuzendua
- Elektrizitate-konpainiak
- Kaxa elektrikoen fabrikatzaileak
- Ingeniaritzak
- Instalatzaileak
- Mantentze-lan elektrikoetako enpresak
- Instalazio industrialak
- Energia berriztagarrien sustatzaileak
Akreditazioak eta aintzatespenak
Saiakuntza elektrikoetarako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera (espediente-zk.: 4/LE148)
Bateragarritasun elektromagnetikoari (EMC) buruzko 2014/30/UE Direktibarako erakunde jakinarazia
Behe-tentsioko segurtasuneko 2014/35/UE Direktibarako erakunde jakinarazia
Neurketa-tresnetako 2014/32/ EU MID Direktibarako erakunde jakinarazia
LOVAG (Tentsio Baxuko Hitzarmen Taldea) Europako elkarteak erregistratutako ES-02 laborategia
IECEEren CB eskemen saiakuntzetarako laborategia