Isolatzaileen saiakuntzak egiten ditugu, IEC 62217, IEC 61109, IEC 61952, IEC 62231, IEC 60168, IEC 60383 eta IEC 60437 arauak kontuan hartuta. Askotariko isolatzaileetan egiten ditugu saiakuntzak:
- Goi-tentsioko isolatzaile polimerikoak
- Aireko lineak zintzilikatzeko eta haiei eusteko isolatzaile konposatuak
- Idulki gaineko azpiestazioetarako berme-isolatzaile konposatu zurrunak
- Zeramikazko edo beirazko berme-isolatzaileak
- Aireko lineetarako isolatzaileak
Saiakuntza-motak
Diseinu-saiakuntzak
- Karga bat-batean ezabatzeak eragindako aurrenekea
- Uretan murgiltzeak eragindako aurrenekearen saiakuntza
- Ikusizko azterketa
- Aurrealde pikoa duen bulkadaren aurreko tentsioaren saiakuntza
- Maiztasun industrialeko tentsioaren lehorreko saiakuntza
- Gogortasun-saiakuntza
- Saiakuntza klimatiko azeleratua
- Bide eroaleen eraketaren eta higaduraren saiakuntzak
- Sukoitasun-saiakuntza
- Koloratzailearen sarrera neurtzeko saiakuntza
- Uraren difusioaren saiakuntza
- Haustura ertaineko kargaren zehaztapena
- Trakzio-kargaren saiakuntza
- Flexio-saiakuntza
- Tortsio-saiakuntza
Eredu-saiakuntzak
- Tximista lehor erako bulkadaren saiakuntza
- Maiztasun industrialeko saiakuntza euripean
- Narriadura-muga egiaztatzeko saiakuntza
- Interfazearen estankotasunaren saiakuntza
- Flexioko haustura mekanikoaren saiakuntza
Saiakuntza elektrikoak:
- Maiztasun industrialaren saiakuntza lehorrean eta euripean
- Maiztasun industrialeko inguratze-tentsioaren zehaztapena lehorrean eta euripean
- Tximistaren erako bulkadan jasandako tentsioaren saiakuntza
- RIV saiakuntza
- Koroaren hasieraren eta desagertzearen saiakuntza
Saiakuntza ez-elektrikoak:
- ESDD /NSDD saiakuntza
- Hidrofobotasuna neurtzea
- Gogortasun-saiakuntzak
- FTIR saiakuntzak
- Azterketa fraktografikoa
Nori zuzendua
- Elektrizitate-konpainiak
- Isolatzaileen fabrikatzaileak
- Ingeniaritzak
- Instalatzaileak
- Haize-parkeen, eguzki-instalazioen eta abarren sustatzaileak
- Mantentze-lan elektrikoetako enpresak
Nazioarteko akreditazio eta aintzatespenak
Saiakuntza elektrikoetarako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera (espediente-zk.: 4/LE148)
Bateragarritasun elektromagnetikoari (EMC) buruzko 2014/30/UE Direktibarako erakunde jakinarazia
Behe-tentsioko segurtasuneko 2014/35/UE Direktibarako erakunde jakinarazia
Neurketa-tresnetako 2014/32/ EU MID Direktibarako erakunde jakinarazia
LOVAG (Tentsio Baxuko Hitzarmen Taldea) Europako elkarteak erregistratutako ES-02 laborategia
IECEEren CB eskemen saiakuntzetarako laborategia