Berria

Balorizaziorako eta digitalizaziorako akordio bat sinatu dugu AGALEUSekin

2025ko martxoaren 7a
Acuerdo Agaleus para la revalorización de residuos

"Gaur egun, AGALEUS beste bi ikerketa-ekimen gauzatzen ari da TECNALIArekin"

TECNALIAk datozen hiru urteetarako lankidetzarako esparru-akordio bat sinatu du AGALEUSekin, hondakinen balorizazioaren arloan ikerketa sustatzeko

TECNALIAren eta AGALEUSen arteko akordio honek jarraipena ematen dio bi erakundeen arteko lankidetzari, zeina 1990ean hasi baitzen. Lankidetza horri esker, efizientziarekin eta ingurumenaren arloan soluzio aurreratuak bilatzearekin lotutako ekimenak jarri dira abian, ingurumenaren, eraikuntzaren, aluminioaren eta papergintzaren sektoreei zuzenduak.

Abian diren ekimenak

Gaur egun, AGALEUS beste bi ikerketa-ekimen gauzatzen ari da TECNALIArekin:

  • PROCEN, hiri-hondakin solidoen eta biomasaren errautsak balorizatzeko, eraikuntza-produktuak lortzera bideratua.
  • KE-AL, Aludium-en Zornotzako instalazioan aluminioa fabrikatzeko prozesuko ke-hautsak balorizatzeko.

AGALEUS 1990ean hasi zen I+G+Bko ekimenak gauzatzen zentro teknologikoekin eta enpresekin batera, eta, ordudanik jasangarritasunarekin eta ingurumenarekin lotutako ekimen ugari gauzatu ditu.

Garapenerako inbertsioak

Azken 10 urteotan, taldeak 2,3 milioi euro inbertitu ditu I+G+Bn, EAEko teknologia-sarearekiko 12 lankidetza baino gehiagotan, Euskadiko beste industria garrantzitsu batzuekin partzuergoan. 25 urte baino gehiago daramatza berrikuntzaren alde egiten eta I+G+Bko proiektuak gauzatzen lurraldeko sektore askotako enpresa, unibertsitate eta zentro teknologikoekin lankidetza estuan, ekonomia zirkularraren eta digitalizazioaren arloak ardatz hartuta.

Gaur egun, enpresak 1,3 milioi euroko aurrekontua du ekonomia zirkularreko ekimenetarako, eta milioi erdi eurotik gorakoa 4.0 industriarako. Konpainiak aurreikusita dauka urtean 500.000 euro inguru inbertitzea I+G+B arloan datozen 5 urteetan.