Berria
Waterbone elkartearen bidez itsas jasangarritasuna bultzatzen dugu
Aktibo teknologiko
ARGICOAT beiraren gaineko geruza-sistema bat da, eta beira-tenplaketarekin batera sinterizatu daiteke. Eragin zuzena du instalazio fotovoltaikoen energiaren kostu eguneratuan (LCOE), beiraren transmitantzia areagotzearen bidez.
Energia sortzeko teknologia guztien artean, eguzki-energia fotovoltaikoak ageri du hazteko itxaropen handiena hurrengo 30 urteetan. Hori horrela, energiaren kostu eguneratua murriztea da (LCOE, Levelized Cost of Energy) datozen urteetako erronka nagusia, berriztagarri guztien izendatzaile komun gisa.
Murrizketa horretarako funtsezko elementuen artean ageri dira, konparazio batera, modulu fotovoltaikoen errendimendua hobetzea eta instalazio fotovoltaikoen eragiketa eta mantentze-lanen gastuak murriztea.
Aliasa | Erregistro-zenbakia |
---|---|
A broadband anti-reflective sol-gel coating composition | WO2018130701 |