"Liburu elektroniko baten argitalpenean parte hartu dugu, Inkolanekin batera Bilboko azpiegituren biki digital bat sortzeko garatutako kasu praktikoa aurkeztuz"
TECNALIAk "Transformación digital del destino: gemelos digitales en el sector turístico" liburu elektronikoaren edizio berrian parte hartuko du
Biki digitalak oso erabilgarriak dira, bai prozesuen kudeaketan eta monitorizazioan, bai turismo-sektoreko esperientzien pertsonalizazioan, kudeaketa optimizatzeko eta bidaiariaren esperientzia hobetzeko modu berriak eskaintzen baitituzte.
Turismoaren arloan, biki digitalak birsortze birtual pertsonalizatuak dira, eta, batez ere, helmuga turistikoek eta turismo-enpresek erabiltzeko dira, helburu hauekin:
- Hotelen kudeaketa.
- Helmugen plangintza.
- Turisten esperientzia.
- Jasangarritasuna.
Turismo-sektorearen eraldaketa digitala
FITURTECHY 2025en barruan, Thinktur turismoaren plataformak “Transformación digital del destino: gemelos digitales en el sector turístico” liburu elektronikoaren 10. edizioa aurkeztu du. Turismo-sektorerako erreferentzia den liburu digital hori zortzi teknologia-zentroren ekarpenetan eta kasu praktikoetan oinarrituta eraiki da; zentro horietako bat da TECNALIA.
Biki digitala azpiegituretan
TECNALIAk liburu elektroniko hori editatzen lagundu du, Inkolanekin batera. Gure kasu praktikoa Bilboko azpiegituren biki digital bat sortzea izan da: lehen urratsa da hau hiria nolakoa den eta denbora errealean zer gertatzen ari den jakiteko. Uraren, gasaren, elektrizitatearen, telekomunikazioen eta udal-sareen inguruko datuak biltzen ditu, ageriko hiri-elementuen informazioa integratuz.
Ekimen honetan 3Dn modelizatu dira eraikinak, espazio publikoak, zuhaiztiak, azpiegitura teknikoa, Inkolanen zerbitzu-sareak eta udal-sareak. Garatutako bisore bat zerbitzu-sareetan ardaztua dago; haren bidez, kontsulta espazialak egin daitezke denbora errealean transformazio-zentro batera konektatutako eraikinei buruz. Beste bisore batek jasangarritasunean jartzen du arreta; haren helburua da herritarrak kontzientziatzea eta garapen jasangarriko helburuen betetze-mailan aurrera egitea. Energia-kontsumoei, eguzki-energia eta ura hartzeko potentzialari eta abarri buruzko informazioa ematen du.
Hiria nolakoa den eta bertan denbora errealean zer gertatzen ari den jakiteko lehen urratsa da.
Etorkizuneko garapenetan, baliteke bikiaren eta hiriaren arteko interakzioa areagotzea, eredu birtualaren bidez; adibidez, hirigune historiko baten sarrera itxi liteke han egon daitekeen ibilgailu-kopurua gainditzean, edo hain saturatuak ez dauden guneetara bideratu turismoa.