Enpresa

H2SITE: Purutasun handiko hidrogenoaren sorrera on-site

Arazoa

Hidrogenoa funtsezko elementua da etorkizun hurbilean energia, industria eta mugikortasuna karbonogabetzeko, eta, beraz, karbono gutxiko ekonomia lortzeko beharrezkoa den trantsizio energetikoa bizkortzeko ere bai.

Teknologia

H2SITEren teknologia ohe jariakorreko mintzen erreaktore katalitiko bat da, purutasun handiko eta kostu txikiko H2-a on-site sortzeko (< 0,4 €/ Nm3 zenbatetsia), zeinak SMR-ren 4 etapa klasikoak murrizten baititu, erreakzioa eta bereizketa etapa bakar batean eginez, eta, hala, kapital-gastuak ez ezik gastu operatiboak ere minimizatzen ditu.

Hidrogeno «berdea» eskuratzeko aukera bat da, teknologia lehiakideek (elektrolisiak) sorturikoa baino askoz ere merkeagoa.

Merkatua

H2SITEk hidrogenoa emango du eskala txiki eta ertainean banaturik, purutasun handikoa eta kostu txikikoa, bai aplikazio egonkorretarako (industria-erabilerak, elektrizitatea edo bero konbinatua sortzea, besteak beste), bai energia behar duten eremu isolatuetarako (uharteak, sare elektrikorako sarbiderik gabeko eremuak, besteak beste), bai mugikortasunerako.

Merkatuko egoera

H2Site bazkide estrategikoak bilatzen ari da hurrengo faseetarako: sorkuntza industrialeko negozioa eskalatzeko eta mugikortasunerako eta bereizketarako produktu berriak industrializatzeko. H2Sitek A serieko finantziazio-erronda bat jarriko du martxan 2021. urtean.

Webgunea