Berria
Datu-teknologiari buruzko munduko I. konferentzian hartu dugu parte
Enpresa
BIOKEMIK konpainia 1,3-butadienoa sor dezakeen teknologiaren jabe da, eta lehengai organikoak baliatzen ditu kautxua sortzeko –batik bat gurpilak fabrikatzera bideraturik–.
Gainera, beste produktu kimiko batzuk ere merkaturatu ditzake, hala nola azetona, 2-3 butanodiola edo MEK, zeinak 1,3-butadienoa ekoizteko prozesuko bitarteko produktuak baitira.
BIOKEMIKen teknologiak 1,3 butadienoa lortzeko arazoari erantzuten dio. Konposatu kimiko horren erabilera ezagunena pneumatikoak fabrikatzeko kautxua ekoiztea da, eta 22.000 milioi dolarretik gorako balioa duen merkatua da.
BIOKEMIK produktu kimiko jasangarrien eskaera globalari erantzuteko sortu zen; produktu horiek elikatzeko ez diren lehengai berriztagarrietatik abiatuta lortzen direnez, kostu txikikoak eta balio erantsi handikoak dira. Gaur egun, hau dute zorroan: 1,3-butadienoa, azetona, 2,3-butanodiola, MEKa eta banillina.
TECNALIArekin batera garatutako prozesu bioteknologikoek, gaur egun, 6 patente-familia, sekretu industrialeko 3 erregistro eta CECT erregistroa duten 3 mikroorganismo jabe dituzte.
Merkatuko egoera
BIOKEMIKek aukera estrategikoa eskaintzen du produktu kimiko garrantzitsuak ekoizteko bestelako modu bat garatzeko. Esate baterako, azetona eta 2,3-butanodiola ekoizteko plantak instalatzeko merkaturatzen du bere teknologia.